"Bat-batean" eta "bapatean"

 

 Horrela esanda, biak leudeke ondo, baina…

 Bada, idazteko eta esateko orduan bereizten dira; alegia, ahoskeran eta idazkeran. Ahoz esaten dugun moduko idazkera ("bapatean") 1930 aldera agertu zen, eta 1970 ingurura arte ia ez da erabili. Bestalde, Iparraldeko tradizioan ez da inoiz azaldu.

 Baina, ba al dugu araurik "bat-batean" ala "bapatean" esan edota idazteko?

 Euskaltzaindiak erabaki du euskara batuan "bat-batean" idatzi behar dela, hau da, marratxo batez lotuta: "bat-batean" ("bet-betan" esango lukete Iparraldean).

Baina, betiko legeen arabera ahoskatzeko esaten digu Euskaltzaindiak: "bapatean". Horixe da araua.

 

 

"Bat-batean"

 

"Bapatean"