Herri eta herrialdeen izenak

 

 Ariketa bat agintzen genizuen atzo "a" hizkia duten herri eta herrialdeen deklinabidea kontuan hartuta.

 Gogoan izango duzuenez, hiru sailetan banatzen genituen: "a" hizkia itsatsita dutenak, "a" hori artikulua dutenak eta, azkenik, "a" hizkirik inoiz ez dutenak.

 Bada, hona hemen oker-zuzenketa ariketa-moduan: "Donostiko danborrada" ez, baizik eta...

 "Donostiako danborrada" ("Donostia" hitzak "a" hori beti berekin gordetzen du).

 "Euskaltzaindiara idatzi dut"...

 Ez da zuzena. "Euskaltzaindira idatzi dut" esan behar da (lekuzkoetan "a" hizkia galdu egiten du).

 "Iruñeako alkatea" esan ordez...

 "Iruñeko alkatea".

 "Bizkaiako Foru Aldundia"...

 Horrek ere lekuzkoetan ez du gordetzen "a" hizkirik: "Bizkaiko Foru Aldundia".

 Eta, bukatzeko: "Altsasuan egon gara".

 Ez bada! "Altsasun egon gara!".

 

 

"Donostiako", "Iruñeko", "Bizkaiko"

 

"Donostiko", "Iruñeako", "Bizkaiako"