"Bizkaitik" ala "Bizkaiatik"?

 

 Ai, zorioneko "a" hizkia! Beti badugu zalantzaren bat herri- eta herrialde-izenei dagozkien lekuzko kasuetan, hau da, non, nora, nondik, nongo e.a. adierazteko.

 Hiru sail baitaude:

  • Lehenik, "a" hizkia itsatsita dutenak: Gipuzkoa, Nafarroa, Donostia, Errenteria, Mungia, Ordizia, etab.
  • Bigarren, "a" hizki hori artikulua dutenak: Iruñea, Euskal Herria, Bizkaia, Azkoitia, Ermua, Hondarribia, Busturia, etab.
  • Eta, azkenik, "a" hizkirik inoiz ez dutenak: Altsasu, Bakaiku, Legazpi, Urretxu, etab.

 Eta, jakina, batzuek "a" hori gorde egiten dute beren deklinabidean eta beste batzuek ez. Gaurkoz, sail bakoitzetik adibide bana emango dugu. Har dezagun "a" itsatsita duen "Zuberoa" hitza, nola deklinatu lekuzko kasuetan?

 Bada, "Zuberoatik", "Zuberoara", "Zuberoaraino"…, hau da, "a" hizkia behin ere galdu gabe.

 Bigarren saila, "a" hori artikulua dutenen artetik, har dezagun "Iruñea".

 Bada, lekuzko kasuetan, "Iruñea" eta "Iruñean" esango dugu, baina hortik aurrera: "Iruñera", "Iruñetik" edo "Iruñeko".

 Har dezagun, azkenik, "a" hizkia inoiz galtzen ez dutenen adibide bat: "Altsasu".

 Hitz horrek bukaeran "a" hizkirik ez duenez, ez dago batere arazorik: "Altsasu", "Altsasun", "Altsasutik", "Altsasura" edo "Altsasuko".

 Gaurkoz, hauxe guztia; baina bihar oker-zuzenketa zehatzago bat egingo dugu, herri eta herrialdeen izen bereziak direla eta.

 

 

"Iruñera", "Altsasuko", "Zuberoatik"

 

"Iruñeara", "Altsasuako", "Zuberotik"