"Egiten"
eta "egingo" aditz-formen okerreko erabilpen bat agertu nahi
dugu gaur, etorkizuneko gertakariak kontuan hartuz.
Etorkizuneko
gertakariak, hau da, hemendik lasterrera gertatuko diren ekintzak geroaldian
adierazi behar dira. Esate baterako: "zer
egiten dugu arratsaldean?" esan ordez,
"zer egingo dugu arratsaldean?"
esan behar genuke.
Eta
oker-zuzenketa bera egin behar dugu beste esaldi hauetan ere: "bihar
ospatzen da" esan beharrean…
"Bihar
ospatuko da", edo "bihar
da ospatzekoa".
"Bihar
zer ordutan joaten gara mendira" esan
ordez…
"Bihar
zer ordutan joango gara mendira?".
Edo
"jolasten zara gurekin?"
gaizki dagoela kontu eginda, esan dezagun…
"Jolastuko
al zara gurekin?".
Beraz, adierazi nahi dena oraindik eginkizun
den zerbait bada, erabil ditzagun geroaldia adierazten duten bi atzizkiak,
hau da, -ko eta –go.