Urtebetetze eta zorionak

 

 Badago arazo edo nahaste txiki bat elkarri opa diogun zorion-agurrean.

 Urrutira joan gabe, Euskadi Irratian entzun ohi ditugun zorion-agurretan ikusten da hori. Entzule askok eta askok deitzen dute beren lagun edo senitartekoren bati zorionak emateko asmoz.

Non dago okerra? Bada, dena delakoaren urtebetetzea esan ordez, zorionak direla esan ohi dutela.

 Alegia, ez dela esan behar "Beñaten zorionak ospatu behar ditugu".

 Jakina! "Beñaten zorionak" ospatu esan ordez, "Beñaten urtebetetzea edo eguna" ospatu behar ditugula esan behar da.

Beraz, "urtebetetzea" da urteak betetzen diren eguna, jaiotegunaren urtemuga, alegia. Eta, aitzitik, norbaiti zorioneko zerbait gertatu zaionean, orduan bai; orduan, "zorionak!" esan beharko diogu gizalegez.

 

 

"Beñaten urtebetetzea ospatu"

 

"Beñaten zorionak ospatu"