Orduak nola idatzi

 

 Ordu osoak adierazten ez dago zailtasunik: "ordu bata" (bi hitzetan bereizita), "ordu biak" (hau ere bi hitzetan bereizita), "hirurak", "laurak", "seiak", "zazpiak", etab.

 Bai, eta "ordu" hitzaren ordez, "oren" ere erabil daiteke, Iparraldekoen modura: "oren bata", "bi orenak" edo "biak", "hirurak", etab.

 Zer gertatzen da, ordea, "t’ erdi" hitzarekin?

 "T’ erdi" esapidea baztertu egin da. Beraz, "ordu bat eta erdiak" idatzi behar da, eta, era berean, "ordu bi eta erdiak", "hiru eta erdiak", "hiru eta erdietan", etab.

Gauza bera "oren" hitzarekin, jakina: "oren bat eta erdiak", edo "oren bi eta erdiak".

 Ikus ditzagun laurdenak idazteko adibide batzuk:

 Horretarako, bi modu ditugu aukeran. Adibidez:

"Ordu bat eta laurdenak", edo "ordu bata eta laurden",

"Lau eta laurdenetan", edo "laurak eta laurdenetan",

"Bostak laurden gutxi", edo "bostak laurden gutxiago", eta, beraz,

"bostak laurden gutxitan", edo "bostak laurden gutxiagotan".

 Gaurkoz, azkenik, minutuak nola adierazi behar diren ikus dezakegu.

 Bada, "hamarrak hamar gutxi", edo "hamarrak hamar gutxiago" (bietara erabil daiteke); eta berdin: "seiak eta bostean", "laurak eta hogeian", "hirurak eta hemezortzian"...

 

"Ordu biak". "Ordu bi eta erdiak"

 

"Ordubiak". "Ordubi t’erdiak"