Data
nola adierazi agertu genizuen azkeneko txandan, eta horri buruzko ariketa
bat agindu ere bai.
Hiru
esaldirekin nahikoa garbi gera daiteke datari buruz esan nahi duguna,
eta hona hemen oker-zuzenketa.
Ondo
esango al genuke "otsailak 20 egin zuten bilera"? Badirudi ezetz!
Bada,
ez. "Otsailak
20" esan beharrean, "otsailaren
20an egin zuten bilera" esan beharko
dugu.
"Otsailak
24tik 27 arte izan zen" esan ordez...
"Otsailaren
24tik 27 arte" adierazi behar.
Eta,
azkenik, "datorren
otsailak 14 egingo dugu bilera" esan
gabe, esan dezagun...
"Otsailaren 14an egingo dugu
bilera".