Data nola adierazi

 

 Gaurko eguna, edo beste egun jakin bat, data, alegia; data nola adierazi?

 Data adierazteko, ondorengo forma hauek erabili behar dira.

Era osoan eman behar bada —eskutitzetan-eta, adibidez—, ipin dezagun honela: "Baionan, 1999ko urriaren 7a", edo "Baionan, 1999ko urriaren 7an" (aukerazkoak dira, eta biak zuzenak).

Era laburtuan ere eman daiteke —zenbaki hutsez, alegia—, beti ere, dagozkien lotura-bokalak zainduz. Esate baterako, "1999-09-16" edo "1999-09-16ko agiriak dioenez...".

 Azkenik, zer egin "urtarrilak 20", "apirilak 8" eta horrelakoekin?

 Horiek ere erabil daitezke, baina aposizioan (koma artean, alegia). Beraz, "gaur, urriak 7, jai egingo dugu" adierazi beharko da.

 Ariketa txiki bat egin dezakegu, baina, "etzi, urriak 9, astelehena denez", arreta gehiago jarriko dugu".

 

"Baionan, 1999ko urriaren 7an"

 

"Baionan, 1999ko urriak 7"