Aditz
trinkoek, hau da, laguntzailerik gabekoek (dator, dakit, zoaz, gabiltza...)
beren ekintza baiezteko modu berezi bat daukate.
Halaxe
da, bai; baiezteko modu berezia dute. Hain zuzen ere, baietzaren kontu
emateko, aditz trinkoek "ba-" partikula hartzen baitute.
Ikus
ditzagun adibide batzuk.
Hizketan
hasteko, ez dezagun esan "dakit
erantzuna", esan dezagun "badakit
erantzuna".
Ez esan "datoz
gure lagunak", baizik eta "badatoz
gure lagunak".
Gaizki esango genuke "zatoz
gurekin?", "ba
(al) zatoz gurekin?" galdetu behar baita.
Beraz,
"dakizu"
ez, "badakizu",
entzule.