Telefonoz
norbaiti deitzen diogunean, sarritan entzuten den okerra: "Ana
dago?".
Edo,
baita ere, "dago
Ana?" . Forma horiek denak gaizki daude.
Beraz,
har dezagun gogoan txukun galdetzeko modua.
"Ana
hor (al) dago?", edo, baita ere, "Ana
etxean (al) dago?", esate baterako.
Dena den, gogoan izan galdera egiteko
bizkaieraz ez dela "al" partikularik esaten, eta, ondorioz, doinua ere
beste bat dela.