Gauza
jakina izan arren, gogora dezagun euskal hitzek ere badutela artikulua.
Badutela
artikulua, eta, jakina, hitz bat singularrean nahiz pluralean erabil
dezakegula, hitz horri "-a" edo "-ak" edo "-ok" erantsita.
Beraz, "mendi" bada hitza, singularrean
"mendia" esango dugu, eta pluralean, berriz, "mendiak"
edo "mendiok".
Baina,
gauza bat. Inguruko hizkuntzak eta euskara zenbaitetan ez datoz bat
artikuluaren erabileran. Adibidez, kontuz joka dezagun errotulu eta
abarretan.
Ez
da jarri behar "sukalde",
"sukaldea"baizik.
Ez idatzi "batzoki",
"batzokia"
baizik; edo "gaztetxe",
"gaztetxea"
baizik.
Eta, era berean, gaizki legoke "Etxeberria
harategi" dioen errotulua, "Etxeberria
harategia" jarri eta esan behar baita.
Eta berdin, ez esan "tori
karamelo!", baizik eta "tori
karamelua edo gozokia!".
Edo ez esan "pentsa
zer disgusto!", baizik eta "pentsa
zer-nolako disgustoa!".