Berriz ere "batzuk"

 

 Entzule batek egin digun ohar bati erantzun behar diogu gaur, ez zuela oso ondo ulertu, eta "batzuk" hitzaz esan genuena gogoratzea nahi lukeela.

 Bada, lehengo gauza bera esan beharko diogu; alegia, "bat" zenbatzaileak ez bezala, "batzuk" zenbatzaileak deklinabide bakarra duela.

 Beraz, adibidez, "batzuk etorri dira" eta "batzuek egin dute".

 Zuzenak dira biak, bai.

 Hari beretik, orduan, "batzuri" eta "batzuren" gaizki leudeke.

 Horiek biak, bai; gaizki daude. "Batzuei" eta "batzuen" erabili behar da. Eta, beraz, gaizki daude, baita ere, "batzurentzat", "batzutaz", "batzutan", "batzutatik". Horien ordez, "batzuentzat", "batzuez", "batzuetan" eta "batzuetatik" erabili behar da.

 

 

"Batzuei", "batzuen"

 

"Batzuri", "batzuren"