Orduak nola

 

 Ezer baino lehen, "ordu" ala "oren"?

 Biak erabil daitezke: "ordu" eta "oren". Hegoaldean "ordu" esateko ohitura dugu, eta Iparraldean, berriz, "oren".

 Beraz, errazenetik abiatuz, honatx orduen zerrenda.

 "Ordu bata", "ordu biak", "hirurak", "laurak", "bostak", "seiak", "zazpiak", "zortziak", "bederatziak", "hamarrak", "hamaikak" eta "hamabiak".

 Kasu hemen! "Hirurak" esan dugu, baina, gero, "zazpiak".

 Halaxe da! Zenbakiak aipatu ditugunean esandakoa gogora dezakegu: ez dela "hiruak", "hirurak" baizik; ez dela "lauak", "laurak" baizik. Eta besteetan ere gauza bera: ez dela esan behar "zazpirak", "zortzirak" eta "bederatzirak", adibidez, baizik eta "zazpiak", "zortziak", eta "bederatziak".

 

 

"Hirurak", "laurak", "zortziak", bederatziak"

 

"Hiruak", "lauak", "zortzirak", "bederatzirak"