Mila eta milakoak nola idatzi

 

 Badu "mila" zenbakiak arazotxo bat "eta" juntagailuari dagokiona.

 Milatik gorako zenbakietan "eta" juntagailua sartu ala ez sartu izan behar dugu kontuan, eta, horrezaz gainera, baita non sartu ere.

 Aipa ditzagun oker batzuk. Ez dezagun esan, adibidez, "mila berrehun", baizik eta...

"Mila eta berrehun".

 Ez esan "bi mila laurehun", baizik eta...

 "Bi mila eta laurehun".

 Azkenik, ez esan "zortzi mila zortziehun", baizik eta...

 "Zortzi mila eta zortziehun".

Baina, gogoan hartu "zortzi mila zortziehun eta bat" litzatekeela.

Beraz, "eta" juntagailua azken zenbakiaren aurretik jarriko dugu.

 

 

"Mila eta berrehun"

 

"Mila berrehun"