"Hamahiru"-ren idazkera

 

 Zenbakiak idazterakoan egiten diren akats batzuk gogora ditzakegu. Har dezagun, adibidez, "hamahiru" zenbakia.

 "Hamahiru" zenbakia idazteko orduan, bi "h" dituela esan behar da: hasieran bata, eta erdian bestea; alegia, hamarrek bezalaxe hamahiruk "h" bat darama hasieran, baina, horrez gain, hiru zenbakia ere "h"-z idazten delako, "hamahiruri" ere beste "h" bat jarriko diogu "a" eta "i" bokalen artean.

Beraz, "hamahiru" bi "h"rekin eta lotuta idazten da beti.

 

"Hamahiru"

 

"Hamairu"