"Bat"
zenbakitzaileak ez bezala, "batzuk" zenbatzaileak deklinabide
bakarra du.
Bai,
eta, alde horretatik, buruhauste gutxiago. "Bat" zenbatzailearekin mugagabearen
eta mugatuaren arteko bereizketa egin behar izaten dugu. Kasu honetan,
berriz, arazorik ez dugu, bakarra baita deklinabidea.
Jakin
ditzagun euskara baturako onartu ez diren formak, eta hauxe gure ariketa
laburra: "gauza
batzu ekarri ditu"...
"Gauza
batzuk ekarri ditu".
"Lagun
batzuk esan dute"...
"Lagun
batzuek esan dute".
"Donostiar
batzuri entzun diet"...
"Donostiar
batzuei entzun diet".
"Lagun
batzuren izenak aipatu dituzte"...
"Lagun
batzuen izenak aipatu dituzte".
"Eskola
batzutako umeek jai dute"...
"Eskola
batzuetako umeek jai dute".
Beraz,
euskara baturako onartzen ez diren formak...
Hauetxek
ditugu, ezta? "Batzu",
"batzuk", "batzuri", "batzuren", "batzurekin",
etab.