Has
gaitezen "bat" zenbatzaileak bi deklinabide-mota dituela esanez.
Bai.
Lehenik, mugagabea eta mugatuaren arteko bereizketa egin beharko genuke.
Bata deklinabide mugaturi dagokionean erabiltzen da, beste hitzari kontrajarria
agertzen denean soilik. Bestea, deklinabide mugagabea, gainerako kasuetan
erabiltzen da.
Beraz,
nola bereizi "batentzat" eta "batarentzat"?
Beno,
bada, "batentzat" mugagabea litzateke, ezezaguna, nolabait esateko:
"adiskide batentzat ekarri nuen oparia".
Eta ezagunarentzat, mugatuarentzat, "batarentzat"
erabiliko dugu; esaterako: "bi adiskiderentzat ekarri nituen opariak:
batarentzat liburua, bestearentzat kasetea".
Eman
ditzagun, azkenik, euskara baturako onartu ez diren forma batzuen zerrenda.
"Etxe
batetan",
"etxe batetako",
"etxe batetara" eta
"etxe batetatik", adibidez, gaur egun
ez dira euskara zuzena.