Bi
puntu edo gai planteatzen dizkigu "ehun" zenbakiak.
Hala
da! Ehunek bi gai planteatzen dizkigu: batetik, nola idatzi, eta, bestetik,
nola ahoskatu.
Idazkerari
dagokionez, aipa ditzagun bereziki "hirurehun" eta "laurehun"
zenbakiak.
"Hirurehun"
eta "laurehun" idatzi behar dira; baina, kasu hemen! "Seiehun" eta "zazpiehun"
ditugu, eta ez "seirehun" eta "zazpirehun". Hortxe dago koska!
Beraz,
laburbilduta, ez idatzi "seirehun"
, baizik eta...
"Seiehun".
Ez
idatzi "zazpirehun", baizik eta...
"Zazpiehun".
Ez
idatzi "zortzirehun", baizik eta...
"Zortziehun".
Ez
idatzi "bederatzirehun", baizik
eta...
"Bederatziehun".