Gero
eta gehiago erabiltzen dugu gaur "bat" hitza.
Egia
da bai gaur egun gero eta gehiagotan erabiltzen dugula "bat"
zenbatzailea, baina gogoan izan euskaraz "bat" zenbatzailea dela
beste edozeren gainetik. Hortaz, erdaren eraginez eta erdaretan "una",
"un" indeterminatuak erabiltzen diren moduan erabiltzea ez da egokiena
askotan.
Adibide
batzuez esanda, oker-zuzenketa hauxe egin daiteke: "lan
bat aurkitzea zaila da"...
"Lana
aurkitzea zaila da".
"Alfer
bat haiz" esan beharrean...
"Alferra
haiz".
"Zarata
bat badago gela honetan"...
"Hau
da zarata hau gela honetakoa".
Edota
"zerbait egiteko gogo
handi bat izan zuen"...
"Zerbait
egiteko gogo handia izan zuen".