"Zero" eta "huts"

 

 Zenbakiak nahi beste! Baina, har ditzagun bi hauek: "zero" eta "huts". Biak erabiltzen dira, nahiz eta ez diren gauza bera.

 Horixe da! Zero eta huts! Biak erabiltzen dira, baina "zero" hutsaren adierazgarri den zenbakia dugu; "hutsa", gogora dezagun, materia-gabezia dugu, ezer ez dagoen bitartea, "la nada", "el vacio" gaztelaniaz.

Adibidez, futbol-partidetan, edo kirolean, oro har, edo telefono-zenbakiak emateko, azterketatan... Sarritan erabiltzen ditugun zenbakiak ditugu.

"Bost eta huts", adibidez; "zero bider zero berdin zero", noski; "zero atera du azterketan"; etab.

 Beraz, "hutsa" adierazteko zenbakia genuke "zero"...

 Halaxe da, bai! Eta gogora dezagun sinonimo direla biak.

 Amaitzeko, nola adieraziko genuke golik gabe amaitu duten partidaren emaitza.

 Beno, hiru modu baditugu, behintzat: "zero eta zero"; gauza bera, "huts eta huts"; edota, hirugarrena, "husna" izango litzateke.

 

 

"Zero eta zero", "huts eta huts

 

"Zero-zero", "huts-huts"