Oles
edo hasierako agurraz ari gara. "Etorri" hitza erabili ohi dugu,
baina ez beti modu berean.
Ez,
badira eta entzuten ditugu —azken urteotan, batez ere—, beste modu batzuk:
"ongi
etorria!" edo "ongi
etorriak!"; baina esan behar dugu hauek
bart arratsekoak direla gure artean, eta, gainera, Hegoaldekoak soilik.
Eta bistan da, gainera, nola eta zergatik
sortuak: gaztelaniaz bezala, "bienvenido!" – "bienvenidos", singularra
eta plurala bereiziz esanez gero, hobeto esana dagoelakoan.
Beraz, singular eta plural arteko bereizkuntzarik gabe eman beharko
genuke.
Hori
da, betiko moduan: "ongi
etorri!". Horixe dugu formarik zuzenena.