|
Mixel – Itsasu (Lapurdi)
-Entonazioa eta letren soinua entzunda, argi igartzen zaio iparraldekoa dela. Mugaz bestaldeko /r/ berezia darabil.
-Letren doinuari dagokionez:
*/h/ aspiratu egiten du (hemen, hiru, ahal)
*/j/ = /iota/ ahozkatzen du (joan, jende).
*/in/ ez du /ñ/ egiten (Oropako normetan eginak)
*/il/ ez du /ll/ egiten (hamabost bat mila)
*/z/, /s/ eta /x/ bereizten ditu; baita /tz/, /ts/ eta /tx/ ere: (Bagira hiru asiozatioak, guk egiten dugu gazna, harek erainen zauzun xuxen nola egiten den gero bultsa baten burian biltzen).
-Hiztegian, berba batzuek frantsesaren eragina:
Oropa = Europa
asoziatio
presura = presioa
bon
kilometre
-Gu pertsonaren aldaera = gourek (guhaurek):
Ardi esnia saltzen dugu parte on bat eta hiru hilabetez ardi esnia gaznatzen dugu gourek etxian.
-Bi zenbakiaren aldaera = biga
-Aditz forma bereziak:
Denbora guzia hemen laborantzan pasatu ot
Denak lanian elgarrekin ari gira
Heldu den maiatzetik goiti hasten gira gaznatzen
Harek baditilako han gazna egiteko lekuak (lekiak ¿???)
Harek errainen zauzun xuxen nola egiten den. Nik xuxen ez dauzut erraiten ahal.
Guri galdegin zaukun egitea gazna
Oain lan betian gira
Ene gazte denborarik beti ardiak ezautu tut
-Gero aldia egiteko –en erabiltzen du
Harek errainen zauzun xuxen nola egiten den
-ten amaieraren ordez –iten erabili:
Presura emaiten
Eta e(ra)maiten untzitan eta gero finkatzeko pisuekin atsiditzen hunenbeste oren
-Nahiz eta esaldian NORI marka agertu aditzak ez darama:
-Hitz amaieran aldaketak:
*ea > ia: guk hemen ardi esnia egiten dugu
esnia gaznatzen dugu gourek etxian
denak elgarrekin lanian ari gira
laborari etxe batian
Nora à Norat: -ra > rat egiten du
Arratsaldean ekartzen dugu etxerat
Hemendik Donib)ane Loizunerat hogeita hamar kilometre dira
Doni(b)ane Garazirat beste hogeita hamar bat. Hogoi kilometre Baionarat
-Egiturari dagokienez:
*Ahalera ezezkoan egiteko : ez + ahal
Nik xuxen ez dauzut erraiten ahal
*-(r)en (aditza)+tzen:
Laborariek badute lanik aski laborantzako lurren begiratzen
Lanik asko bada ume hoien segitzen