Belen – Arteaga

 

-Mendebaldeko bizkaieraren barruan sailkatuta dago, Bermeo aldeko hizkera-motaren barruan.

-Ezaugarriak:

-s/z: Ez dira bereizten, ez eta ts/tz ere.

-Aditza: Bizkaierakoa, laburdura nahikoduna eta loturak sortzen dira aditz erroaren eta laguntzailearen artean.

-Norekin, deklinabideko kasua, nogaz (singularrean bakarrik agertzen da)

-Hitzen amaierako aldaketak:

*e + a > ie

Nahiko urtiek dekeze

Horixe lorie dekena

Nik urte bikok badekotaz etxien

*i + a > ixe

Udabarrixen

zurixek

gorrixek

*o + a > ue

usain gehixaukue

igezkuek

oinguek

*Forma berezi batzuk: (Lekeitio-Markina inguruan bezala)

normalin kasik politxau diz

Horretara dediketan diezenak, lora sikuk eitten, emotentsez kolorik

Gu jun giñen terrenuk hartzen eta hartzen

-it > tt egiten du eta zenbait kasutan tx ere bai (kostalde partean bezala):

normalin kasik politxau diz

lora sikuk eitten, emoten (deu)tsez kolorik

intentako (d)ot aproba itten

-Joan aditza:

*infinitiboa esateko /jun/ hasierako /j/ hori gogor eginez:

Urrun jun bide (behar da)

*aditz formak:

Danak goiez akabaten edo

-Gerundioa: -t(z)en

Danak goiez akabaten

Ez dau errez atrapaten

-Aditz laguntzaile bereizgarriak: dira > diz

normalin kasik politxau diz

etxe guztixek jun diz izten, izten eta gu jun giñien terrenuk hartzen

(Agertzen ez diren zenbait ezaugarri, inguru horretakoak):

-/j/ letraren ahoskera gogorra.

-Nor-nori aditz formatan hasierako /j/ = iota esanda

(Beharbada, ezezkoa egitean /ez + jako/ = /etxako/ (¿???)