|
Isabel – Derio
-Mendebaldeko bizkaieraren barruan sailkatuta dago, Plentziako hizkera-motaren barruan.
-Ezaugarriak (orokorrak):
-s/z: Ez dira bereizten, ez eta ts/tz ere.
-Aditza: Bizkaierakoa, nahiko osotua darabil, laburdura handirik egin barik. Laburdurarik handiena bokaletako diptongoetan gertatu da, baina erro eta laguntzailearen arteko lotura handirik ez dago:
-Nor-nori-nork aditzetako formetan eu > o :
Gure gizonak burle iten dost
Mutilek burle iten dostie sarriten
-Nor-nork aditzetako formetan au > e:
Hor deke hormeaz ixite
84 urte dekodaz
Baia untxe be behi bi dekuz
Iostea badekot, lotzen naz iosten
-Ezaugarri bereizgarriagoak:
-/j/ letra = iota
Zortziretan altxeu eta hamarretan ohira joan
Jostea badekot, lotzen naz josten
-Infinitiboa –eu formara garatuta:
Lorak ez ditezela falteu
Zortziretan altxeu
Gizonak behiek iminten (di)tuzan arten, armuzua prepareu ta etxea apurtxu bat aireeu
-Partitiboa egiteko –te amaiera (aditz infinitiboa –eu formara garatu ostean):
Zortziretarako ixarrik egoten naz, ohian kantseute
Pentseute eta prepareute
-Aditz laguntzaile moduan 3. pertsonarako ditu forma erabiltzen du. Gainerako pertsonetan ez.
-Nik ez dodaz saltzean baina
-Saldu iten dituz, zerera eroaten dituz Merkabilbaora
-tze > tzea:
L(he)en gorriek kordatuteko, lodi saltzeako
Nik ez dodaz saltzean, alabeanak direz
Ortuari saltzean plazara joatea
*a + a > ea hitzen amaieran:
Nik ez dodaz saltzean, alabeanak direz
Azelgea, azea
Hor deke, hormeaz ixite
Mezea
Okelea
Ez naz modistea
Letxerea eta bandejerea, plazara berdurea saltzen joatekoa.
-Hitz amaieran artikulua falta:
Lan handi emoten deu
Bazkari martxan itxi joan orduko
Trena egon arten aston
-Hiztegi berezia:
ixi = itxi
ixarrik = itzarrik
partitu = banatu
paretan = jartzen
koiu = hartu
lotu = gelditu