|
ZUBIETA
Pues
partitzen dira zazpi karta, eta zazpi karta horiekin egin
behar dituzu hiru igoalak. Egin daitezke hiru igoalak, edo
hiru sei edo hiru hiruko edo hiru biko edo berdin da. Eta
horrela, hiru hiruko eta beste hiru hiruko sei. Eta gero
karta batekin ixten duzu. Karta bat buruz behera paratu,
eta harekin ixten duzu. Baina baita ere egin daiteke palo
berekoekin, guk horrela esaten dugu, palo berekoekin baita,
bia, hirua, edo laua, bosta, seia, edo seia, zazpia, edo
bueno, bosta, seia, zazpia, edo xota, zaldia eta erregea.
Eta dena ilaran egiten baldin baduzu, dena igoala, zazpi
karta horiek egiten baldin badituzu, hori da chinchón.
Baina bitartean izaten da, denak kolokatzen badituzu, bat
bost baino gutxiagorekin itxi daiteke, bat bost baino gutxiagorekin
geldituta. Beste denak eginak, hirunaka, edo hileran,
eta bestela, pues, egiten baldin badituzu denak kolokatu,
sei kartak, eta batekin itxi, orduan da "menos 5"
esaten zaiona, "5 gutxi"...
-Ya!
-Kontatzen
da.
|