MUNGIA

  • Nola egiten da soineko bat? Kontaiguzu, Begoña. Prozesua zein da?

  • Orain urte asko da egin ez dotela. Jesus!

  • Baina gogoan izango duzu?

  • Bai, baina… ez dakit ba!

  • Lehenengo neurriak hartu, ez?

  • Bai, lehenengo neurriak hartu, eta, gero, patroia atera haregaz. Eta, gero, ze modelo egin gura den, ba, forma emon patroiagaz.

  • Eta gero…

  • Eta gero ipini telaren gainean, eta ebaki, eta hasi josten.

  • Ebakitzeko hori esan ohi da jostunek, moztu baino lehen, bi aldiz pentsatu behar izaten dutela.

  • Bai, bai, markatu sisiagaz, eta horrela.