ITXASU

  • Nahi baduzu guk gasnatzen dugu esnea auzoko… auzoko laborari-etxe batean.

  • A!

  • Hark urte guztikoak egiten baititu, han egiten dugu gasna, eta gasna egin, eta, arratsaldean –hori goiz jaikian egiten dut–, eta arratsaldean ekartzen dugu, eta etxerat, eta etxean, eta, nahi baduzu, eta gatzean ematen/ eta, gero, kontserbatzen.

  • A, ederki! Eta gazta…

  • Hark batetik direlakoan e… gasna egiteko lekuak eta denak… Europako normetan eginak.

  • Hori da. Ze gaur egun neurri zorrotzak daude, ezin da edozein tokitan eta edozein modutara egin, ezta?

  • Hara, holaxe.

  • Eta esaiguzu gazta bat nola egiten den, gasna bat nola egiten den.

  • Bon! (beno) Alaba da okupatzen dena… –bon, hark erranen zizun xuxen nola egiten den, nik xuxen ez badizut erraten ahal– heldua eta gasna, joan, eta, lehenik, 32 gradutan berotzen dute. Presura ematen.

  • Bai.

  • Presura, edo nola erraten da?

  • Presioa, ezta?

  • Presioa eman. Eta, gero, berriz berotzen 37tan. Eta, gero, buelta baten buruan hura biltzen nahi baduzu, gasna biltzen, eta ematen, beraz, ontzitan. Eta, gero, tinkatzeko, tinkatzeko pisuekin atxikitzen honenbeste oren.