ETXARRI-LARRAUN

  • Nik zazpi urte nituela ama hil zitzaidan, eta bederatzi urterekin etxetik kanpora atera nintzen, ba… mantenu-truke.
  • Etxeren batera lanera?

  • Bai, umeei kasu egitera.

  • Bederatzi urterekin, e?

  • Bederatzi urterekin. Eta nire gazte-denbora izan da … oso gogorra izan da nire gazte-denbora. Eta, bueno, nire familiakoa ere bai. Baina, gehienbat, nirea izango zen; senide guztietan gogorrena, beharbada, nirea. Ni trebe samarra, eta nik etxetik agudo alde egin nuen..

  • Eta urte askoan egon al zinen etxe hartan?

  • Han? Han, etxe hartan, egon nintzen, ba …, hiru urte edo horrela egongo nintzen. Gero joan nintzen beste baserri batera artzain, han ere morroi neskame bezala. Eta, gero, handik joan nintzen Frantziara.

  • A, bai?

  • Bai, lanera, hamasei urterekin.

  • Eta Frantzian non egon zinen?

  • Baionan.

  • Eta zein lanetan?

  • Etxe-lanak.

  • Etxe batean?

  • Etxe batean.