|
BIDANIA
Pelukera
ikasi nuen, eta klaro, hemen pelukera orain bai, orain jendea
maiz joaten da pelukeriara, baina lehenago, je, urtean behin
permanentea eta, aste guzia hemen ezer gabe, eta gero larunbata
etortzen zitzaidan eta igoal larunbatean, bukatu ezinik
lanak, eta horrela, eta gero festetarako. Eta ja egin nintzen
aspertu. Eta gero, klaro, nola taberna itxi genuen ama hil
zenean, eta gero aspertuta geunden beti, beti geure denbora
guzian tabernarekin eta errestauranarekin, eta badakizu,
oso lotua da lan hori. Eta hasi nintzen ba, kamarera, eta
kamarera joaten nintzen, hots egiten zidaten tokira, edo
Tolosara, edo Donostiara... Donostiara batik bat asko; orain,
Karnabaletan eta San Joanetan Tolosara...Asko.
-
Zure
familiak... Bestela, taberna izandakoak zarete.
-
A
bai, bai! Nik neure bizi guzian ezagutu dut etxean taberna.
|