|
AULESTI
- Eta, zer
rekuerdo daukazu garai hartaz?
- Bueno,
nik handik gauza asko, ze, begiratu, ni orduan… eurek
ziren aberatsak, ezta!? Ni kristau izan nintzen lekuko,
aberatsak ziren eurak, eta emoten isten mila pezeta, errekadua
egiteko; Eibarko plazara juten nintzen ni. Erosten nebazen
arrautzak, ba… fruta, platanoak, sagarrak, eta… perrexila,
arraina, okela, eta… Eta nik den-den-dena, bueno, hau
pagatu eta honenbeste, bestea honenbeste, perrexila txakur
txiki bat, bestea ez dakit zelako gerrilla, eta, behintzat,
den-den-dena kontu egiten neban nik.
-
Zintzo?
- Hori bai.
Eta goizean goizeko zortzietarako etortzen zen trena,
Zaldibartik edo, ez dakit, ba, nondik etortzen zen, pentsatzen
dot Zaldibartik zela, ze letxeria eban, eta esnea ekartzen
neban kantintxu bete, bost bat litro edo, eta hari urteten
nintzen, trenari zortzietan, goizean, goizean, goizean.
-
Begira!
|
|