ARANTZA

  • Bestela, horrela, eskurtsioak-eta… Arkupeakekin batera eta bestera egin ohi dituzue gehiago ere, ezta?

  • Bai, egun batekoak nik, e! Orain nire lagun batzuk, beharbada, joaten dira Tarragonara, Benidorrera… eta horrela. Badira, igoal, 8-10 eguneko eskurtsioak; egiten dira, baina ni ez naiz joaten.

  • Ez?

  • Ni egun batekoa. Eta nahikoa.

  • Zer ba?

  • Ez, ez zait… holako… nekatzen naiz, gainera eta…; ez dut… ez diot holako… harrotzen… hola… eguna… 8-10 egun etxetik kanpora… ez zait gustatzen, e.

  • Ez zaizu gustatzen?

  • Ez, ez.

  • Etxeko ohea maite duzu zuk.

  • Bai.

  • Zer du, ba (bada), etxeko oheak beste tokietakoak ez dutena?

  • Hobea, hobea.

  • Hobea da?

  • Gero, hemengo trankilidadea. Entenditzen duzu? Trankil hemen.

  • Norberaren eguneroko martxan, ezta?

  • Bai, bai; dudarik gabe.