ANTZUOLA

  • Ez dakit, eguna luzetxoagoa, zeharo luzea izateke, eta ja kolorea eta ez dakit… Izatez, udazkena be polita da, baina tristeagoa pentsatzen zait.
  • Bai, eta, gutxi-asko, geroz eta jende gehiagori entzuten zaio, ba…, ez dakit…, osasun-problemak eta katarroa eta bestea eta hura eta… urte-sasoi honetan, ezta?
  • Beno, bai, baina ez da… gurean… zer edo zer… beno… osasunez ondo gabiltza.
  • Bestela, ez?
  • Bai, esatea nahi dot ez daukagula horretan inongo problemarik. Bestela? Ba, hori. Orain eguna zeharo motza da. Ba, esate baterako, nire bizimoduan, ba, goizean ilunpetan urten etxetik, eta, etxera ailegatu orduko, berriz be ilunpetan. Orduan, ba, udaberria, ja behin udaberritik aurrera, ba beste poz batekin, edo beste motibazio batekin hasten zara eguna.
  • Bai, egia da.
  • Gero, ja udan be, azkenean… ja luzetxoa, ze 10:30etan iluntzen daben horretan, ba ja…
  • Luzeegia.
  • Orduan ja luzetxoa.