ALTZAI

 

  • Zer egiten duzu lan… kotxeak konpontzen?

  • Ez, kotxeak ez. Nik.., guk deitzen ditugu hemen trontzonazer, baina zuek deitzen dituzue motosierra edo hola, oihanetako maxina horiek, egurra mozteko edo hola.

  • A! Ja, ja, ja. Horrelako…, esan nahi dut…, langile asko dago hor basoan, basotik bizi dena, zuen inguruan?

  • Bai, denak. Kliant guziak, eta laborantzan bizi dituzu; baserrian.

  • Eta baserriko tresnak dira konpontzen dituzuenak?

  • Bai, belarra moztekoak eta egurra moztekoak eta hola. Denak.

  • Laborantzako tresneria?

  • Laborantzako tresna txipiak.

  • Ederki. Eta zer izaten duzue… lan asko?

  • Bai, zinez. Orain neguan trontzonazekin, gero primaderan eta udan lana anitz bada, bai. Larrazkenean gutxixeago.

  • Gutxixeago?

  • Bai.

  • Zer urte-sasoi izaten da, esate baterako, sega gehien erabiltzen dena?

  • Zer maxinaia biltzen dena?

  • Sega…, belarra moztekoak eta…

  • Bai.

  • Horiek noiz erabiltzen dira gehien?

  • A, horiek primaderan eta udan.

  • Eta, orduan, konpondu behar dira, ezta?

  • A! Bai, bai, bai. Eta denak batean, denek bertan behar dituzte, eta denak belarra behar moztü, "behar dük egin", eta bertan, eta horrela. Orain lana anitz badüzü.