AIA

Bai hasieran zeu bakarrik egotetik... hori ba, jendea etortzera pasatzen zaizu, eta hori hasieran izaten da piska bat, horrela, chocante samarra edo, baina beno, ohitu, ohitzea da kuestioa hemen azkenean.

  • Bai. Bataz beste zenbat egun egiten ditu jendeak zuenean?
  • Beno, bataz beste bat esateko, lau bat edo horrela izango lirateke. Beno, betiere... gero orain negu partean izaten da asteburuetako jendea, ostirala-larunbata, edo larunbata bakarrik, edo gero ja puenteak eta udara aldera. Eta udaran orduan ja hartzen dituztela egun gehiago, aukera ere bai hartzeko ere.
  • Ja... Eta nondik etorri ohi da jendea?
  • Orain negu partean behintzat ingurukoa, hemen, Euskal Herriko jendea izaten da, eta gero ja udara partean, puenteetan eta horrela, etortzen da, ba katalana izugarri, eta gero Madriletik ere baita, eta bueno, ba hori...