ZUBIETA

Pues partitzen dut zazpi karta, eta zazpi karta horiekin egin behar dizkiozu hiru igoalak.

Egin zenitzake hiru igoalak, edo hiru sei edo hiru hiruko edo hiru biko edo berdin da. Eta horrela, hiru hiruko eta beste hiru hiruko sei. Eta gero karta batekin ixten duzu.

Karta bat buruz behera paratu, eta harekin ixten duzu. Baina baita ere egin daiteke palo berekoekin, guk horrela esaten dugu, palo berekoekin baita bia, hirua, edo laua, bosta, seia, edo seia, zazpia, edo bueno, bosta, seia, zazpia, edo xota, zaldia eta erregea. Eta dena ilaran egiten baduzu, dena igoala, zazpi karta horiek egiten baldin badituzu, hori da "chinchón".

Baina bitartean izaten da, denak kolokatzen badituzu, bat bost baino gutxiagorekin itxi liteke, bat bost baino gutxiagorekin geldituta. Beste denak eginak, hirunaka, edo hileran, eta bestela, pues, egiten baldin badituzu denak kolokatu, sei kartak, eta batekin itxi, orduan da "menos 5" esaten zaiona, "5 gutxi"...

-Ya!

- Kontatzen da.