EIBAR

Itsasoa bistan eta... eguraldia ere tokatu jatan (zitzaidan) lehenengo joan nintzenean gainera eguraldia ere ikusgarria, eguzkiarekin eta zoragarria!

  • Oraindik ere gogoratu egiten zara eta!
  • Aurten ere joan naiz.
  • A. Bai?
  • Bai. Aurten ere joan naiz. Baina eguraldia zegoen ilunxeagoa, eguzki barik eta, baina asko gustatzen jatan mendian ibiltzea.
  • Ederki, eta bestela gainontzean, eguneroko bizimoduan nola, ze bizimodu?
  • Orain jubilatuta, eta etxean; alaba eta biok bizi gara bakarrik eta trankila. Bizimodu trankila daukat.
  • Jubilatuta eta etxetik kanpo lan egin izan duzu?
  • Bai. Taberna eduki egiten dogu.
  • A!
  • Aurten jubilatu egin naiz.
  • A!
  • Bai.
  • Tabernako lana ere lotua, e?
  • Bai. Bai. Alkilatu egin neban taberna. Eta orain ba, etxean.
  • Eta urte askotan eduki al duzu taberna?
  • Bai. Hogei urtean.
  • Hogei urtean, e?
  • Bai. Gutxi gorabehera, ez dakit, baina bai.
  • Eta otorduak ematen eta hala?
  • Bai. Lan asko. Asko. Osasuna eduki dut bastante ona, e? Daukat. Beno, daukat. Eduki ditut ezta?, beste batzuen moduan, urteekin ya, baina, ez, bastante ona, eta hor ibili gara sukaldean.