|
|
AIA
Bai hasieran zeu bakarrik
egotetik... hori ba, jendea etortzera pasatzen zaizu, eta hori hasieran
izaten da piska bat, horrela, "chocante" samarra edo, baina
beno, ohitu, ohitzea da kuestioa hemen azkenean.
- Bai. Bataz beste zenbat
egun egiten ditu jendeak zuenean?
- Beno, bataz beste bat
esateko, lau bat edo horrela izango lirateke. Beno, beti ere... gero
orain negu partean izaten da asteburuetako jendea, ostirala-larunbata,
edo larunbata bakarrik, edo gero ya puenteak eta udara aldera. Eta
udaran orduan ya hartzen dituztela egun gehiago, aukera ere bai hartzeko
ere.
- Ya... Eta nondik etorri
ohi da jendea?
- Orain negu partean behintzat
ingurukoa, hemen, Euskal Herriko jendea izaten da, eta gero ya udara
partean, puenteetan eta horrela,etortzen da, katalana izugarri, eta
gero Madriletik ere baita, eta bueno, ba hori...
|