BIDANIA

Pelukera ikasi nuen, eta klaro, hemen pelukera orain bai, orain jendea maiz joaten da pelukeriara, baina lehenago, je, urtean behin permanentea eta, aste guzia hemen ezer gabe, eta gero larunbata etortzen zitzaidan eta igoal larunbatean, bukatu ezinik lanak, eta gero festetarako, eta horrela. Eta ya egin nintzen aspertu. Eta gero, klaro, nola taberna itxi genuen ama hil zenean, eta gero aspertuta geunden beti, beti geure denbora guzian tabernarekin eta festa-lanarekin eta badakizu, oso lotua da lan hori. Eta hasi nintzen ba, kamarera, eta kamarera joaten nintzen, hots egiten zidaten tokira, edo Tolosara, edo Donostiara... Donostiara batik bat asko; orain, Karnabaletan eta San Joanetan Tolosara...Asko.

  • Zure familiak... Bestela, taberna izandakoak zarete.
  • A bai, bai! Nik neure bizi guzian ezagutu dut etxean taberna.