| HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN OINARRIZKO KURRIKULUA |
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Besteak beste, helduen euskalduntzea suspertzea eta bideratzea da HABEren zeregina. Horretarako sortu zuen Eusko Jaurlaritzak 1981ean, eta horrexetarako legez Erakunde Autonomo bihurtu Eusko Legebiltzarrak 1983an. Zeregin hori betetzeko, hasiera-hasieratik garrantzi handiko tresnatzat jo zuen HABEk programa didaktikoa. Programa horixe lantzen hasi zen eratu orduko, eta 1981ean bertan argitaratu zuen lehenengoa: "Helduen euskalduntzerako programazioa" (HABE 1981). Helduen euskara-irakaskuntzaren programa zuen liburuak eduki nagusi eta ondorengo hainbat lanen oinarri izango zen. Lehenengo programa haren ondoren eta euskararen irakaskuntzan egindako aurrerabidearen ondorioz etorri ziren gero beste hiru programa: "Helduen euskalduntzea programatzen-84" (HABE 1983), "Euskalduntzearen lehen zortzi urratsetako edukia eta ebaluaketarako oinarrizko erizpideak" (1987ko urtarrilaren 7ko Agindua; ZUTABE 1987) eta "Euskalduntzeko programa" (1989ko azaroaren 17ko Agindua; HABE 1989). Eta aurrerabide beraren harian dator, hain zuzen, honako "Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikulua" ere. Bide luzea egin du helduen euskalduntzeak. Bide horren mugarri dira lehen lau programak, bakoitza bere bereizgarriekin, izenez eta edukiez desberdin, egindako aurrerabidearen lekuko eta, aldi berean, eginkizun zegoenaren gidari. Eta lau programa horien ildotik dator kurrikulu berria ere, mugarri berria ezartzera, egungo beharren arabera. Mugak muga eta zalantzak zalantza, aldi bat burutu zuten lau programa horiek helduen euskalduntzean: mailakatua geratu zen EGA bitarteko ikas-prozesua, eta langaiez eta ebaluaziorako irizpidez hornitua. Baina ez zegoen dena egina. Batetik, programaren hizkuntz edukiak eta urrats bakoitzeko gaitasun-mailak adieraztera mugatzen da laugarren programa, nahiz eta testuinguru zabalagoa eskaini aurkezpenean; gainera, lehen zortzi urratsetan gainditu gabeko hainbat arazoren konponbide-itxura dute, neurri batean, azken lau urratsek. Horrek, bestetik, programaren oinarrietara begira jartzen gaitu, eta horiek irakaskuntzan nola hezurmamitzen diren aztertzera bultzatzen. Baina bada arazo larriagorik ere, nahiz eta lotura hain zuzenik ez izan programarekin berarekin: hor daude ikas-prozesua utzi eta amaitzen ez duten ikasleak; eta hor daude, era berean, euskara bera ikasi bai baina erabiltzen ez dakitenak eta erabiltzen ikasi bai baina oker erabiltzen dutenak ere. Baina bada besterik: askok ez dute nahikotzat jotzen EGAri dagokion gaitasun-maila lortzea, eta euskal gizartea ere gaitasun handiagoko euskaldunen beharrean da. Aldi berean, premia berriak sortu dira azken urteotan helduen euskalduntzearen eremuan. Eta ez dira txikienak, noski, administrazioa euskalduntzeko plangintzak eragindakoak, irakaslegoaren euskalduntzea, enpresetako euskalduntze-prozesuak... Horiek horrela izaki, beharrezkoa ikusi du HABEk gaurdainokoa aztertu eta euskalduntzearen kurrikulu berri bat egitea: esku artean dugun hauxe. Kurrikulu berri honek, jakina, arestian aipatutako hutsuneak, arazoak eta premiak izan ditu kontuan, eta horiei erantzuteko bideak moldatzea xede. Horretarako, orain artekoaz baliatu da HABE, bai euskalduntzearen eremuan egindakoaz, bai beste hizkuntzen irakaskuntzan egindakoaz; eta aintzakotzat hartu ditu, gainera, kurrikulugintzaren inguruko hainbat ekarpen teoriko berri ere. Horrela sortutako kurrikulu berrian, agerikoak dira orain arteko bidearen aztarnak eta nabarmenak berrikuntzak. Baina oraingo hau ez da, hala ere, aurrekoen jarraipen soila, zenbait berrikuntzaz hornitua. Gehiago ere izan nahi du: helduen euskalduntzean jauzi garrantzizkoa ematen lagunduko digun baliabide anitz eta eraginkorra. Izan ere, jauzi garrantzizko baten beharrean da helduen euskalduntzea. Alde asko dituen jauzia da eta alor askotan eragingo duena: zenbait programaren bermoldatze eta uztarketan, euskaltegien eraketa eta autonomian, irakaslearen prestaketan eta autonomian, euskaltegi eta irakasle bakoitzaren programazioetan, ikaslearen partaidetza eta autonomian, ikas-prozesuen mailaketan eta luze-laburrean, metodologian, ebaluaziogintzan... Oro har, helduen euskara-irakaskuntza indarberritzea eta areagotzea du HABEk egitasmo, eta helduen eta gizartearen euskalduntzeari eragitea xede. Eta egitasmo hori oinarri eta ardatz, honako baliabide anitz eta eraginkor hau eratu du HABEk: helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikulua. Eta horixe da lehenengo eta behin kurrikulua: egitasmo baten zerbitzurako sortutako baliabidea. Irakaskuntzan txertatzen da kurrikulua, eta sistema osoaren atal da. Oinarrizko kurrikulu izaki, gainera, zehaztapen-maila orokorraz dihardu eta zehaztapen-maila xeheagoen beharrean da. Eta kurrikulu izaki, azkenik, programa bat baino gehiago da. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Lau bereizgarri nagusi ditu, beraz, eskuetan dugun oinarrizko kurrikuluak. Azal ditzagun banan-banan zehatzago. 1.- Egitasmo zabal baten baitan kokatzen da kurrikulua, eta egitasmo zabal horren zerbitzuan dago. Kurrikulua ez da ezer, egitasmo horren baitan ez bada. Egitasmoaren helburuak gauzatzeko baliabide den neurrian, beteko du kurrikuluak bere zeregina. Egitasmoa zabala da: helduen euskara-irakaskuntza berritzea du helburu; are gehiago, etengabeko berrikuntza eragilea martxan jartzea. Egitasmoa ez da amaitzen dokumentu hau argitaratzean. Etengabe berritzen eta aldatzen ari den sistemari erantzun nahi baitio. 2.- Sistema osoa da irakaskuntza, eta sistema oso horren atal da kurrikulua. Sistema osoan du eragina kurrikuluak, eta sistema osoak du eragina kurrikuluan. Sistema osoari eragiteko sortzen da kurrikulua; eta malgua izaki, zabalik dago sistema horren eragina bereganatzeko. Beraz, prozesu baten atal ere bada kurrikulua: etengabe aldatzen eta berritzen ari den prozesu baten aldagai eragile. Sistema horren bihotzean dago irakaslea. Irakaslearen etengabeko berrikuntzak bermatuko du, azken batean, irakas-sistema osoaren berrikuntza. Eta ikaslea du sistemak ardatz. Ikaslearen premiek agintzen dute irakaskuntzan. Ikasleak ikasten du, azken batean, hizkuntza. Eta hori beti horrela bada, are gehiago da, ikaslea heldua denean. Beraz, ez dago euskararen irakaskuntza berritzerik, ikaslearen heldutasuna eta autonomia landu gabe, ikaslea bere ikastearen lehen egile eta erantzule ez bada. 3.- Oinarrizkoa da honako kurrikulu hau; oinarrizkoa, orokorra eta zabala: euskaltegi bakoitzari dagokio moldatu eta zehaztea, eta irakasle eta ikasle bakoitzari hezurmamitzea. Ikuspegi horren arabera, prozesu baten lehen urratsa da kurrikulu hau, proiektu baten lehen agiria. Kurrikulua osatu eta zehaztu ahalean joango da prozesua burutuz eta proiektua gauzatuz. Horrek, jakina, proiektua moldatzea eta ñabarduraz hornitzea dakar berekin; are gehiago, hainbat erabaki hartzea, zenbait aukera hobetsiz eta beste batzuk bigarren mailan utziz. Izan ere, ingurune soziokultural bakoitzak ditu bere bereizgarriak eta beharrak, eta bereizgarritasun eta behar horietara moldatuko da euskaltegi bakoitza, eta horrela eginez gauzatuko du proiektua. Hizkuntza ez baitago irakasterik tokian tokiko aldagaiak kontuan izan gabe. Bestela esanda, euskaltegi bakoitzak bere autonomia garatu eta bere eskaintza zehazten duen neurrian joango da hezurmamituz, pixkana-pixkana, kurrikulu hau argitaratuz hasitako proiektu eta prozesua. Euskaltegi bakoitzaren egitasmoa eta programazioa izango dira, besteak beste, hezurmamitze horren emaitza. 4.- Prozesuaz gain, produktu ere bada kurrikulua: dokumentu bat. Programa baino zabalagoa den dokumentua, hain zuzen. Programaz gain, beraren oinarriak ere azaltzen dituena. Hiru dira oinarri horiek: ZER ikasten den hizkuntza ikastean, NOLA ikasten duen helduak bigarren hizkuntza eta zer ingurune soziokulturaletan (NON, NORAKO eta ZERTARAKO) ikasiko duen. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Kurrikuluak hizkuntzaren ikuspegi diskurtsibo-pragmatikoa aldarrikatzen du: Hizkuntz sistemaren unitate komunikatiboa ez da ez hitza, ezta esaldia ere, diskurtsoa baizik, testuetan gauzatzen dena. Testuek, berriz, bere osotasuna lortuko dute, bere arau propioez gainera, azpisistema fonologiko, morfosintaktiko eta semantikoen arauak ere betetzen badituzte, beti ere komunikazioa gertatzen den xedeari eta egoerari, kontestuari alegia, egokituz. Komunikazioa eraginkorra izan dadin, bada, beharrezkoa da hizkuntz erabilerarako arauak ere ezagutzea; zenbait forma linguistiko halako egoeretan, halako pertsonekin eta komunikazio-xedea kontuan izanik erabiltzen jakitea. Bestela esanda, benetako komunikazioa egoerari eta xedeari egokitu behar zaie. Hizkuntzaren kontzepzioan azken urteotan ikuspegi eta norabide aldaketa eman da eta horietako batzuk dira kurrikuluaren oinarri: ezagutzatik erabilerara, sistema linguistiko sintetikotik analitikora, esalditik testura, produktutik prozesura, gaitasun linguistikotik komunikatibora, zuzentasunetik egokitasunera. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Ikaskuntzari dagokionez, Kurrikuluaren oinarrian ezagutza instrumentala eta formala uztartzearen aldeko apustua dago, planteamendu konstruktibistaren ikuspegiari jarraiki. Hizkuntzaren ezagutza instrumentala estu lotua dago, ezinbestez, ikaslearen eta inguruko solaskideen arteko harremanekin. Gizarte-egoera batean hezurmamitzen dira harreman horiek; eta gizarte-harreman horien baitan iharduten du ikasleak bigarren hizkuntzan, esanahiak negoziatuz komunikazio-lanak burutzen. Hizkuntzaren ezagutza formala lantzeak, berriz, berekin dakar prozesu kognitiboak bultzatzea eta bigarren hizkuntzaren alderdi formalen ezagutza-eskemak eraikitzen laguntzea; era berean, eskema horien etengabeko berreraikitzearen aurrean jartzen gaitu; berreraikitze horiei esker joango da ikaslea, hain zuzen, han-hemenka eta loturarik gabe ikasitakoa eratuz eta uztartuz. Ikuspegi horren arabera, hiru baldintza bete behar dira, hizkuntzaren ezagutza formal hori eraiki dadin. Batetik, lotura logikoa izan behar dute bigarren hizkuntzaren edukiek. Bestetik lotura psikologikoa izan behar dute: ikaslearen aurreko eskema-sareetan txertatzeko modukoak izango dira eduki berriak eta lehendikako ezagutzekin uztartzeko modukoak. Azkenik, aldeko jarrera izan beharko du ikasleak, ezagutza horiek eraikitzeko ahaleginean. Eta berreraikitze-prozesu horretan ikasleak ematen dituen urratsen adierazle da tarteko hizkuntza. Honek ikaslearen lehen hizkuntzaren eta ikasten ari denaren arteko sistema baten itxura du. Sistema hori aldatzen joaten da ikasprozesuak aurrera egin ahala eta arau berriak, hitz berriak eta abar bereganatzen dituen neurrian. Tarteko hizkuntzaren ildotik ere ikusi eta aztertu behar dira ikasleak egiten dituzten erroreak, xede-hizkuntzaren sistema barneratzen ari den adierazpen gisa, eta ez ikaskuntza ezaren adierazle. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Hizkuntzaren alderdi soziokulturalaz hitz egitean, bi errealitate ditugu, soziokultura hitzak berak aditzera ematen digunez: 1) hizkuntzaren alderdi soziala eta 2) hizkuntzaren dimentsio kulturala. Alderdi sozialari dagokionez, kontuan izan behar dira euskararen normalizazio soziala eta linguistikoa, baita ikasleen euskara ikasteko motibazioa ere, euskararen irakaskuntza neurri batean baldintzatu egiten baitute, eta kurrikulu irekia planteatzera behartzen. Kurrikulu irekia, batetik, tokian tokiko berezitasunen arabera, batasunaren baitan programazio berezietara heltzeko bidea emango duena. Kurrikulu irekia, bestalde, metodologia malgua bideratuko duena eta, azken batean, ikasleen beharretara ahalik eta gehien hurbildu eta egokituko dena. Alderdi soziokulturalaren beste osagaia dugu kulturarena. Ezinbestekoa du euskara-kurrikuluak euskal kultura ere aintzat hartzea. Berezkoa baitu euskarak euskal kultura eta ikuspegia: errealitatea hautemateko era. Baina beti ere kontuan izan beharko da ikasgaia ez dela kultura -gramatika ez den bezala-, baizik eta euskara, alderdi eta izari kulturala barne. Eduki kulturalak ez dira ikas-materialetatik aldendu behar, ez zaie aparteko tratamendu isolatua eskaini behar; integratua baizik. Jarduera didaktikoek elementu kulturalez "bustita" egon behar dute. |
|
|
HELBURUAK MAILAZ MAILA | |
|
Lau mailatan banatzen da euskalduntze-prozesua. Hona hemen maila bakoitzerako helburuak orokorrean, trebetasunez trebetasun. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
Lehenengo maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da eguneroko kontestu ezagunetan eta gai orokor eta arruntei buruzko kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, pertsona eta objektuen deskribapen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Halaber, eguneroko harreman hurbilen inguruan, solasaldietan parte hartzeko gai izango da. Dena den, testuaren mezu nagusia eta orokorra jaso/adieraziko du, eta zenbaitetan, helburuaren arabera eta testuaren egiturak bideratzen duenean, informazio xehea ere jasoko du.
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
Bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso eta adierazterakoan.
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
Hirugarren maila burutzerakoan ikaslea gai izango da kultura orokorraren mailan edozein euskal hizketa ulertzeko , baita zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere. Saiakera arruntak, ipuinak, nobelak, etab. ulertuko ditu; gutunak, artikulu laburrak, testu errazak eta antzekoak ere idazteko gai izango da. Hala ere, zailtasunak izango ditu gai espezializatuei eta errejistro bereziei buruzko testuak jaso eta adierazteko.
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
Laugarren maila burutzerakoan ikaslea gai izango da kultura maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu espezialduak bere osotasunean jasoko ditu eta hizkuntza formalean nahiz informalean egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.
|
|
|
1. MAILARAKO EDUKIAK | |
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
Maila honetan honako testuak landuko dira:
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
Oro har, koherentzia eta kohesioa dira testuen ezaugarri nagusiak; eta horiek bideratzeko erabiliko diren baliabideak, berriz, honako hauek, besteak beste.
|
|
|
1.3. KONTESTUA |
Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu |
Ahozko testuetan kontestuari dagozkion honako alderdi hauek izango dira kontuan.
|
|
|
1.4. ADIERAZPIDE LINGUISTIKOAK |
Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu |
| Alderdi fonologiko eta ortografikoa | |
|
|
| Alderdi morfosintaktikoa | |
Deklinabidea: kasu guztiak Izenak ADITZA Indikatiboko orainaldia SINTAXIA PERPAUSA Perpaus bakuna Perpaus elkartua Juntadura Menperakuntza edo txertakuntza Izen-funtziozko menderakuntza Izenlagun-funtziozko menderakuntza Aditzlagun-funtziozko menderakuntza Lokailuak |
|
|
1.5. ADIERAZPIDE TESTUALAK |
Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu |
Ahozko testuetan hain bat eragiketa komunikatibo burutzeko beharrezko diren adierazpide testualak landuko dira:
Baita elkarrekintzen egiturari dagozkionak ere: gonbitea egiteko, agurtzeko, gaian sartzeko, gaia gidatzeko, amaitzeko, azken agurra emateko... Idatzizko testuetan egitura propioari dagozkion adierazpideak izango dira langai.
INSTRUKZIOZKOAK: agintera, geroaldia, aginte-perpausak, denborazko adierazleak... NARRAZIOZKOAK DESKRIBAPENEZKOAK |
|
|
1.6. AZPITREBETASUNAK Gaitasun komunikatiboa lortzeko, oinarrizko lau trebetasunetan hainbat eragiketa psikolinguistiko burutu behar dira, eta horien trebezia lortu behar da. Hona hemen trebetasunez trebetasun funtsezko eragiketak edo azpitrebetasunak. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Prozesuari dagozkion honako eragiketa psikolinguistikoak kontuan izan eta landuko dira:
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Irakur-estrategiak irakur xedeari egokitu
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Prozesuari dagozkion honako eragiketa psikolinguistikoak kontuan izan eta landuko dira.
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Tradizionalki edukitzat hartu ez badira ere, badira komunikazioa bermatzeko edota ezinak gainditzeko martxan jartzen diren eragiketak; komunikazio-estrategiak, hain zuzen ere. Hona hemen futsezko batzuk:
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Ikasten ari denak informazioa eskuratu, jaso, berreskuratu eta erabiltzeko baliatzen dituen prozedura eta eragiketak dira ikas-estrategiak. Eta beharrezkoa da ikas-prozesua arrakastatsua izan dadin estrategia horiek aktibatzea. Batzuk zeharkakoak dira hizkuntz elementuekin lotura zuzena ez dutenak, baina ikas-prozesua gidatu eta bultzatzen dutenak. Besteak, aldiz, zuzenak dira, xede-hizkuntzarekin lotura zuzena dutenak. ZEHARKAKOAK Estrategia metakognitiboak: Ikasprozesuaren nolakoa ulertu, nork bere ikasteko ezaugarriak ezagutu, ikaskuntza planifikatzen jakin, ikas-prozesuaz arduratu, jarrera aktiboa izan, eskolaz kanpoko baliabideak erabiltzen jakin, autoebaluatu Estrategia afektiboak: norberaren gaitasun eta jarrera baikorretan konfiantza suspertu, hutsegiteekiko beldurra uxatuz, zentzu irrigarria gaindituz eta izpiritu kritikoa garatuz. Estrategia sozialak: interesa eta lankidetza bultzatu eta garatu ZUZENAK
Estrategia kognitiboak Gogoan hartzeko teknikak Ahoskera eta intonaziorako teknikak |
|
|
2. MAILARAKO EDUKIAK | |
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
Maila honetan honako testuak landuko dira:
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Lehenengo mailan daude adierazita eta horiek dira landuko direnak. Halere, bigarren maila honi dagozkion testu eta kontestuari egokituko zaizkie. Entzutezko testuetan landuko dira, bestalde, narrazioaren adierazleak: sarrera burutzekoak, erritmo-aldatzaileak (halako batean...). Aldi-antolatzaileak, denborazkoak eta lokailuak. Baita deskribapena adierazteko dimentsio-adierazleak ere (goitik beherakoak zeharkakoak eta hondokoak) eta prozesuak eta egoerak deskribatzeko adierazleak. Azalpenezko testuetan, aldiz, sarrera (zergatia eta helburuak) garapena (emendiozko, aurkaritzako, ondoriozko, kausazko... lokailuak). |
|
|
2.3. KONTESTUA |
Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu |
Ahozko testuetan kontestuari dagozkion honako alderdi hauek izango dira kontuan.
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
| Alderdi morfosintaktikoa | |
Deklinabidea: prolatiboa Izenak: plural hurbila ok; X eta biok Galdetzaileak: norainoko, norenganako, zenbateko... Izenordainak Determinatzaileak Adjektiboak: -ko, izenlagunak sortzeko baliabidea Adberbioak Hitz-sortzaileak ADITZA Indikatiboko lehenaldia. NOR: Etorri; NOR-NORK: Ekarri, Eraman, Esan Indikatiboko baldintzazkoak. NOR-NORI; ZER-NORI-NORK Agintera: ZER-NORI-NORK; NOR-NORK: [nazazu(e), gaitzazu(e)]; dadila/dezala; daitezela/dezatela; gaitezen/dezagun Ahalezko orainaldia: ZER-NORI-NORK Aditz eragilea: erazi Aditz trinkoak: Eritzi, Egokitu SINTAXIA galdegaia aditza bera denean galdegaia erakuslea eta adberbioa denean galdegaia izenordaina denean PERPAUSA Perpaus bakuna Perpaus elkartua Juntadura Menperakuntza edo txertakuntza |
|
|
2.5. ADIERAZPIDE TESTUALAK |
Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu |
| Ahozko testuetan 1. Mailari dagozkien adierazpideak landuko dira baina testu osoagoetan eta hizkera jasoagoan. Adierazpide horiez gain honako hauek landuko dira: aholkuak eskatzekoak, gomendatzekoak, gaitzezpena adieraztekoak, ukatzekoak... Idatzizkoetan instrukzio, narrazio eta deskribapenezko testuei dagozkienak 1. mailako berberak landuko dira, baina testu osoagoetan eta hizkuntza jasoagoan. Azalpenezko testuetan, aldiz, sarrera (zergatia eta helburuak), garapena (emendiozko, aurkaritzako, ondoriozko, kausazko... lokailuak eta ondorioari dagozkion adierazpideak. | |
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
| Lehenengo mailan daude adierazita 1.6 atalean, funtsean, maila guztietan, azpitrebetasun eta estrategia berak landuko baitira, nahiz eta hizkuntzaren eskurapenean aurrera egiten den neurrian batzuen edo besteen lanketa sakonago eskatu. | |
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
| Lehenengo mailan daude adierazita 1.7 eta 1.8 ataletan, funtsean, maila guztietan, azpitrebetasun eta estrategia berak landuko baitira, nahiz eta hizkuntzaren eskurapenean aurrera egiten den neurrian batzuen edo besteen lanketa sakonago eskatu. | |
|
3. MAILARAKO EDUKIAK | |
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
Maila honetan honako testuak landuko dira:
Oinarrizko egitura: hasierako tesia, argudioaren gorputza eta ondorioa. Argudio-motak:
Argudiaketa-estrategiak: argudio logikoa, autoritate-argudioa, talde-argudioa, adibide-argudioa, analogia argudioa.
| |
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Aurreko mailetan ( 1.mailan eta 2. Mailan ) daude emanak, testuen koherentzia eta kohesioari dagozkien baliabideak, beti ere maila aurrera joan ahalean horien lanketa sakontzen joango delarik. |
|
|
3.3. KONTESTUA |
Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu |
Ahozko testuetan kontestuari dagozkion honako alderdi hauek izango dira kontuan.
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
( 1.maila eta 2. mailakoez gain) |
|
| Alderdi fonologiko eta ortografikoa: ortografia, puntuazio-markak, maileguen idazkera, hitz elkartuak, laburtzapenak (siglak eta laburdurak) | |
|
Alderdi morfosintaktikoa |
|
Deklinabidea: Izenordainak Hitz-sortzaileak: ADITZA SINTAXIA Perpaus bakuna
Harridura perpausak: ...halakoa!, ...gero! eskerrak ...-(e)n Perpaus elkartua Juntadura
(Adibideak: "nik arraina jan dut , zuk haragia" / "Ez duk etorri ez etorriko ere, hik aldegiten ez baduk") Menperakuntza edo txertakuntza Izen-funtziozko menderakuntza Izenlagun-funtziozko menderakuntza Aditzlagun-funtziozko menderakuntza Lokailuak |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Elkarrizketetan ondorengo osagaiak azaltzeko erabiltzen diren adierazpideak landuko dira hizkuntz erregistro guztiak kontuan hartuz: gonbitea egiteko, agurtzeko, gaian sartzeko, gaia gidatzeko, amaitzeko, azken agurra emateko. Hauekin batera elkarrizketaren xedea betetzeko erabili beharreko adierazpideak: norbera eta besteak aurkezteko, zorionak emateko, ukatzeko, desadostasuna adierazteko, baimena eskatzeko, barkamena eskatzeko, eskerrak emateko, helbidea eskatzeko, iritzia emateko, aholkuak eskatu/emateko. Ondorengo testu-motei dagozkien adierazpideak ahozko nahiz idatzizko testuentzat dira baliagarri:
|
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Lehenengo mailan daude adierazita 1.6 atalean maila guztietan, oinarrian, estrategia berak landuko baitira, beti ere aurreko mailetan baino jariokortasun maila txukunago eta hizkuntzaren trebezia handiagoz erabilita. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Lehenengo mailan daude adierazita 1.7 eta 1.8 ataletan maila guztietan, oinarrian, estrategia berak landuko baitira, beti ere aurreko mailetan baino jariokortasun maila txukunago eta hizkuntzaren trebezia handiagoz erabilita. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Kurrikuluaren diseinuaren barruan ahaztezinezkoa da metodologia; izan ere, berau da ikaskuntzako bitartekorik nagusienetakoa. Metodologiaren alorrean murgildu orduko, berehala atzematen da aukera metodologikoen ugaritasuna. Ugaritasuna, bestalde, psikolinguistikaren egoera beraren ondorioa da. Hizkuntz irakaskuntzaren zientzia ez da iritsi metodologia onena zein den frogatzera. Ez dago metodo onenik. Gaur egun eklektizismoa aldarrikatzen da. Metodo guztiek dituzte beren alde onak eta ez hain onak. Kontua da zer nahi den eta zertarako nahi den garbi izatea; barne-koherentzia izan behar da; eklektizismoaren izenean ez baita zilegi edozer gauza onartzea. Koherentzia, azken batean printzipio zenbaiten ildoei jarraiki bermatzen da. Urteetan hizkuntza zen irakaskuntzaren planteamenduaren ardatza. Orain, ordea, ikaslea da ardatz nagusia. Ikastea prozesu aktiboa da. Ez da irakasleak aurkeztutakoaren edo erabilitako materialen emaitza. Ikasleak ez du irakasleek irakatsitakoa ezinbestean ikasten ezta irakatsitako ordenean eskuratzen ere. Gelatik kanpo ere ikasten du. Ikaslea, bada, bere ikas-prozesuaz jabetzen den heinean arrakastatsuago izango da bere ikas-prozesua, are bere ikas-estrategiak aktibatzen laguntzen bazaio. Honek guztiak gatazka sortzen du irakasleak aldez aurretik ezarritako betekizunak (programa) eta ikaslearen ikas-prozesuaren erritmoaren, ikasteko eraren eta komunikazio-beharren artean. Ezingo da, bete-betean behintzat, progresio lexikala eta gramatikala aldez aurretik ezarri. Oinarrizko baliabide linguistikoen jabe den ikaslea lexikoa eta egitura gramatikalak beharren arabera joango da lantzen, edota benetako dokumentuetan agertzen diren heinean. Irakaslearen zeregina ere aldatzen du Kurrikulu honen planteamenduak. Irakaslea aplikatzaile hutsa izan beharrean autonomo, sortzaile, edota gutxienez, aplikatzaile printzipioduna izango da. Unean uneko prozesuaren norabidearen aurrean erabakiak hartzeko gai izan behar du. Alde horretatik, planteamendu metodologikoak asko eskatzen dio irakasleari. Halere, irakasleak, intuizioz bederen, ezagutzen du ikasleek egin ohi duten bidea eta bere esperientzian oinarrituko da input ulergarria eskaintzeko. Ikasleak, horrela, garapen-sekuentzia natural bati esker eskuratuko du hizkuntza. Garapen-sekuentzia natural horren arabera, ikas-prozesuan hiru jarduera metodologiko nagusi landu beharko dira. Kurrikuluari dagokionez, 1. mailaren hasieran metodologia hartzailea izango litzateke nagusi, gerora metodologia berreraikitzailea; eta bigarren eta hirugarren mailetan komunikatiboa. Bata une batean nagusi izateak ez du esan nahi besteak landu behar ez direnik, indarrak non jarri behar diren baizik. Ahal dela, benetako hizkuntza (testuinguru erreal batean ematen dena) irakatsi behar da. Benetako dokumentuek mundu errealarekin, ingurune soziokulturalarekin lotzeko aukera eskaintzen diete ikasleei. Horrela ematen den progresioa ez da hain zurruna, hiztegia eta egiturak naturalki eta kontestu barruan sartzen baitira. Input ulergarria ez da nahikoa hizkuntza eskuratzeko. Ikasleak ekoizpenera bultzatu behar dira, beren tarteko hizkuntzaren maila hobetzeko ikaskideekin eta irakaslearekin elkarreraginean. Esanahia negoziatu behar dute, elkar ulertzera iritsi, norberaren pentsamenduak, ideiak, asmoak azalduz eta argituz eta ulertaraziz. Negoziazioak bideratzen du nolabait hizkuntz formen eskurapena. Halaber, ikasleek zailtasunak izango dituzte hizkuntzaren oinarrizko egituretan, formari begirako instrukziorik/irakaskuntzarik eman ez den programak jarraitzen badituzte. Izan ere, hizkuntz formak modu egokian erabiltzen ikastea komunikazio-gaitasunaren alderdi garrantzitsu eta ahaztezina da. Horretarako, aurkikuntzaren bidetik jo daiteke; hau da, testuaren corpus-ean agertzen diren fenomeno linguistikoen behaketak, hausnarketak eta analisiak eramaten dute ikaslea hizkuntzaren funtzionamendua argitzera. Bestetik, irakasleak ere eskura diezazkioke ikasleari, honek behar dituen informazio eta argibideak. Bi bideak konbina daitezke. Azken batean, hizkuntzaren irakaskuntzan forma eta edukiaren arteko oreka lortzean dago arrakasta, eta bi horiek bateratzen ahalegintzen da hizkuntzak irakasteko bide komunikatiboa. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Ebaluazioa jardun bateratzaile bat da, eguneroko jardunean sortzen den informazioa bilduz eta landuz, aldez aurretik ezarri diren helburuak betetzen diren ala ez egiaztatu eta hobeto bete daitezen egin beharreko aldaketak erabakitzen lagunduko duena. Beraz, ebaluazioa ez da ikas-irakas prozesuaren amaieran edo une jakinetan kokatzen den urratsa. Irakasleak ikaslearen hizkuntz emaitza ez ezik, ikasbidean egindako urratsak ere aztertu, baloratu eta, behar bada, aldaketak eragingo dituzten erabakiak hartuko ditu. Horregatik, ebaluazio eraginkor bat egin nahi bada, jarrerak, ikas-estrategiak, ikasgelako giroa, eskolorduen zenbatekoa, irakaslearen irakas-estiloa eta abar luzeari erreparatu beharko zaio. Izan ere, ikas-irakas prozesuan esku hartzen duen guztia baita ebaluagai, dena hobe daitekeen den neurrian. Bi funtzio bereizten dira ebaluazioan: formatiboa eta sumatiboa. Funtzio formatiboa prozesuari dagokio. Funtzio sumatiboa, berriz, produktuari. Ez dute elkar baztertzen. Aitzitik, elkarren osagarri dira eta batak besteari etengabe eragiten dio. Produktuaren ebaluazioa zenbakien eremukoa izan ohi da: ebaluazio-frogen emaitzak, estatistikak... Prozesuaren azterketetatik eratorritako datuak, ordea, hitzlauz jaso ohi dira, hala nola, jarraipen-koadernoan idatzitako iruzkinak, behaketa-txostenak... Ebaluazio sumatiboa egiteko froga komunikatiboak diseinatu behar dira. Froga hauek elkarreraginean oinarrituta beharko lukete egon, bat-batekotasuna eta benekotasuna azaldu, eginkizun esanguratsua eskatu, premia komunikatiboa sustatu, motibazioari eragin, testuingurua aintzat hartu eta teknika ezagunaz baliatu. Ebaluazio formatiboa ahalbideratzeko tresnak ere ugari dira. Aurrekoekin konparatuta oso bestelakoak: elkarrizketak, galdeketak, behaketak, egunkaria, karpeta, jarraipen-koadernoak, audio-grabazioak, bideo-grabazioak... Azpimarra dezagun, bestalde, ikasleari berari ere bere jarduna ebaluatzeko aukerak eskaini behar zaizkiola. Ikaslea bere ikasprozesuaren jabe eta erantzule bihurtuko badugu, bide hori aztertu eta hobetzeko tresnak eman behar dizkiogu. Ebaluazioak, eraginkorra izango bada, etenik gabea, sistematikoa eta ongi planifikatutakoa behar du izan: nork, zer, nola eta zertarakoak ongi definitzeak izango du lehentasuna, datu-bilketa antzua izan ez dadin. Baina baita noiz egin behar den erabakitzea ere. Ebaluazioa prozesu bat da, hala ere, baditu unean uneko ezaugarriak. Horien arabera hiru ebalualdi bereiztea komeni da: 1.- hasierako ebaluazioa; 2.- bitartekoa, jarraia; 3.- amaierako ebaluazioa. Ondoren zehazten dira ebaluazio-irizpideak mailaz maila eta trebetasunez trebetasun, jomuga ezarritako helburuetan jarririk. |
|
|
1. MAILARAKO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Ahoz emandako instrukzio arruntak aurrenekoan ulertu eta jarraitzeko gai izango da. Ez du errepikapenik eskatu beharrik izango. Entzun aurretik nahikoa izango du gaiaren aurkezpen orokorra. Bere kidekoekin solasean aritzeko behar adinako ulermen-maila du eta solasaren hariari jarraituko dio. Bere inguruan bizi diren jatorrizko hiztunekin aritzean, ordea, hauek moldatu egingo dute erritmoa, lasaiago eta argiago ahoskatu agian, edo zerbait errepikatu. Errazago egingo zaio gai bakar bati lotzen zaion solasari jarraitzea. Gaia aldatzerakoan zailtasunak izango ditu jarraitzeko. Besteen solasak (ezaguna duen eta gertukoa zaion gaiaren ingurukoak, erritmo eta abiadura egokikoak) entzuterakoan, hari nagusiari jarraituko dio. Elkarrizketa hasteko esapide ohizkoenak bereiziko ditu. Hitza hartzeko edo uzteko erabiltzen diren lokailuak ezagutuko ditu. Gaia noiz aldatzen den antzemango dio. Intonazioaren laguntzaz zenbait elementu afektiboren berri jasoko du (serio, txantxetan, haserre... ari diren), baita agian gaiarekiko lehen hurbilpen bat egin ere. Errejistro nagusiak bereiziko ditu (kolokiala/formala, konfidantzazkoa/ezezagunen artekoa...). Entzundakoaren arabera kontestua inferituko du. |
|
|
MINTZAMENA |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila morfosintaktikoan oinarrizko egiturak ezagunak dituen arren, noizbehinka akatsen bat edo beste egiten du. Dena den hutsegiteek ez dute esanahia eragozten. Aditz-sistemak, ergatiboa, erlatiboa, nominalizazioa eta konpletiboa ondo erabiltzen ditu, nahiz eta hitz egin aurretik pentsatu behar izan eta zenbaitetan oker erabili. Oro har, egiten dituen akatsak koiunturalak dira. Ahoskera eta intonazioari dagokionean, zenbaitetan erdal kutsua antzemango zaion arren, ulergarria izango da. Hiztegiaren ezagutza bere kontestu ezagunetara mugatzen da, ñabardurak azaldu behar dituenean erdarakadak eta bestelako ordainak erabiliz. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Elkarreraginezko kontestu orokorretan, nori zuzentzen zaion, zertarako, gaiaren nolakoa... kontuan izanik jakingo du zein errejistro-mota nagusi, nolako doinuera, intonazioa... erabili. Hala ere kosta egingo zaio egoera guztietara bere jarduna egokitzen eta zenbaitetan arrotz eta "artifizial" gertatuko da. Gaiari inoiz ihes egingo dion arren, harira itzultzen da gehienetan. Informazioa testu-motak eta zereginak eskatzen duenera egokituko du, alditan alferrikako informazioa emango badu ere. Eta zailtasunak izango ditu bere hiztegia kontestuari egokitzen, hitzen balio semantiko murritza duelako. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Elkarrizketa arruntak jarraitzen eta gidatzen dakiela frogatuko du: hasiera noiz eman, nola jarraitu, nola bukatu, baita gaiaz aldatzerakoan jarraitzen ere. Horretarako hainbat esapidez baliatuko da, oinarrizko kohesio-formak erabiliz. Kateamendua nahikoa lineala izango da eta moztua. Zerbait kontatu edo deskribatzerakoan, diskurtsoa hari nagusi baten inguruan (denbora, espazioa, prozesua...) antolatuko du, nahiz eta erabat ondo josia ez izan. Oro har, bere jarduna koherentea izango da. Egin ditzake, bai, zenbait nahasketa, atzera-, aurrera-pausu eta zuzenketa, baina entzuleak ez du jarraitzeko eragozpen haundirik izango. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila honi dagozkion testu-motak sortzeko gai izango da. Elkarrizketetan ez da erantzun laburretara mugatuko. Testu zabalxeagoak, hainbat egitura diferente eta hiztegi aberatsa erabiltzen ausartuko da. Arrisku horrek berak, ordea, akatsak egitera bultzatuko du. Ideiak behin eta molde bakarrean adierazteko joera du. Ez du esandakoa berriro bildu eta beste era batera adierazten, hurrengoarekin lotuz. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Kontestu oso ezagunetan eta ongi bereganatu dituenetan jarduna jarraia, sueltoa izango da. Kontestu berri eta arrotzagoetan, berriz, moteldu egingo da diskurtsoa eta geldialdiak egingo ditu, adiera eta egitura egokien bila, zuzentzeko... Geldiune horiek betelan- hitzez (errepikapenez; mm, eh, zera, ba formaz) estaliko ditu zenbaitetan. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Badaki bereizten maila honi dagozkion testu-motak: instrukzioak, narrazioak, deskribapenak, eta testu-erak: oharrak, eskutitzak, inprimakiak... Bereizi egiten ditu, era berean, testuaren ideia nagusiak eta lagungarriak, eta, jabetu egiten da, oro har, kolpetik irakurrita testuaren nondik-norakoaz. Informazio xehea eskuratzeko, berriz, behin baino gehiagotan irakurri eta testuinguruari erreparatu beharra izaten du. Maila honetako adierazpide linguistiko-testual guztiak oraindik ere erabat menderatzen ez dituenez, eta, dituen gabeziak ez testuinguruaz ezta hainbat estrategiaz baliaturik ere, ezin konpentsa ditzakeenez, ñabardura batzuk eta oso noizbehinka ideia nagusiren bat ere gal dezake. Jardunaren hizkuntz errejistroak gehienetan bereizten ditu. |
|
|
IDAZMENA |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila morfosintaktikoan egindako hutsegiteek ez dute esanahia eragozten. Egitura konplexuetan (erlatibozkoetan...) hutsegite koiunturalez gain, oraindik ere, soma liteke hutsegite sistematikoren baten edo besteren aztarna. Ikaslearen eguneroko kontestu ezagunetara mugatzen den hiztegiaren ezagutzak termino orokor eta arruntez (jende, gauza...), eta erdarakadez baliatzera bultzatuko du ñabardurak adierazteko unean. Zuzen erabiltzen ditu ortografia eta puntuazio-markak, batzuetan hutsegiteren bat egin badezake ere. Hutsegiteak, oro har, koiunturalak izango dira, eta ez dute esanahia ilunduko. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Gaiari noiz edo noiz ihes egin badiezaioke ere harira itzultzen da gehienetan. Badaki, oro har, bereizten errejistro-mota nagusiak: formala eta informala. Hala ere, batzuetan naturaltasuna apurtzen duten eredu finkoen erabilera antzemango da. Hainbat hitzek testuinguruaren arabera har ditzaketen balio semantiko guztiak menderatzen ez dituenez, desegoki erabil ditzake batzuetan. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Diskurtsoaren egitura eta pasarteen antolaketa egokitu egiten zaizkie, nolabait, testu-motari eta testu-erari, zailtasunak baditu ere. Ideia nagusiak eta azalekoak bereizten eta lotzen badaki gehienetan, oinarrizko kohesio-formak eta esaldi motzak erabiliz. Oraindik ere nahasia izan daiteke noizbait diskurtsoaren haria; horrek, hala ere, ez du irakurketa jasangaitz bihurtzen. Testuari hari logiko baten aztarnak ageri zaizkio. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila honetako testu-mota eta testu-era gehienak, oro har, idazten badaki. Hala ere, molde bereko joskerez baliatzeko joera erakutsiko du batzuetan eta ideien nahiz egitura edota hiztegiaren zenbatekoa ikusita antzeman egiten zaio oraindik ere badituela zailtasunak testua dagokion neurrian osatzeko. Nabaria da, oraindik ere, erdal kutsua testua zuzena izan badaiteke ere. |
|
|
2. MAILARAKO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Ahoz emandako instrukzio, azalpen eta argudioak ulertu eta jarraitzeko gai izango da, baita narrazio eta deskribapenak ulertzeko ere. Bere kidekoekin nahiz jatorrizko hiztunekin ohiko gaiei buruzko solasaldi eta jardunetan aritzeko behar adinako ulermen-maila izango du eta orokorrean hariari jarraituko dio; baina, hiztunaren hizketa oso kolokiala denean eta gaia ez hain ezaguna, hiztunen aldetik azalpen eta errepikapen gehiago eskatuko ditu. Edonola ere, ez da komunikazioa etengo. |
|
|
MINTZAMENA |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila morfosintaktikoan oinarrizko egiturak ezagutzen ditu eta orokorrean zuzen erabiltzen ditu bere ahozko adierazpenean. Dena den, gaiaren konplexutasunaren arabera batez ere, akatsen bat edo beste egin dezake eta erdal kutsua, oraindik ere, antzemango zaio ahoskera eta intonazioan. Lexikoaren ezagutza zabala du, ulermenean batez ere; horregatik hitz egitean erdarakadatara jo behar izango du hitz egokiena aurkitzeko denbora faltan. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Elkarreraginezko kontestu orokorretan ez du arazorik izango gaia, nori zuzentzen zaion, zertarako, eta abar jakinda errejistroa aukeratzeko eta egokitzeko. Hala ere, kosta egingo zaio bere jarduna egokitzen gaia oso ezaguna ez duenean eta jatorrizko hiztunekin aritu behar duenean. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Bere erabilera esparruko elkarrizketetan parte hartzen dakiela frogatuko du: hasiera nola eman, nola jarraitu, nola bukatu, gaiaz aldatzerakoan nola jarraitu baita ere. Horretarako erabiliko dituen esaldiak ez dira laburrak izango, txanda laburreko adierazpenak egingo ditu eta diskurtsoaren hariari erreparatzeko ez da oztoporik sortuko. Hala ere, izan ditzake zenbait hutsune eta atzera-aurrera ibili beharra izango du zenbaitetan, baina entzuleak ez du orokorrean jarraitzeko arazorik izango. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila honi dagozkion testu-motak sortzeko gai izango da eta lexiko aberatsa erabiltzen saiatuko da. Baina zenbaitetan akatsak egingo ditu, batez ere adierazpen luzea egiten saiatzen denean, jatorrizko hiztun batekin hitz egin behar duenean eta gaia gehiegi ezagutzen ez duenean. Horrelakoetan kosta egingo zaio esandakoa beste era batean adierazten. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Kontestua ezaguna duenean eta beste ikasleekin ari denean jarduna naturala izango da. Jatorrizko hiztunekin eta gai ezezagunen aurrean, berriz, motelago hitz egingo du, pentsatu beharra izango baitu. Dena dela, nahiz eta polikiago aritu, hutsuneak betetzeko gai izango da. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Badaki maila honi dagozkion kontestu ezagunetan eta ohiko gaien inguruko testu-motak bereizten. Testuaren nondik norakoaz berehala jabetzen da eta ez du, oro har, oztoporik informazio xehea ere ateratzeko. Maila honetako adierazpide linguistiko-testual guztiak ez ditu oraindik ere erabat menperatzen eta horregatik, tarteka, xehetasunez eta, batez ere, ñabardurez jabetzeko izan dezake testua behin baino gehiagotan irakurtzeko premia; hala ere, batzuk gal ditzake. Jardunaren hizkuntz errejistroak bereizten ditu gehienetan. |
|
|
IDAZMENA |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Testua luzea denean eta egitura konplexuak erabiltzean maila morfosintaktikoan egiten dituen hutsegiteek ez dute esanahia eragotziko. Bere mundu-ezagutzatik hurbileko gaien inguruko lexikoaren ezagutza zabala du; hala ere, zenbaitetan erdarazko hitza euskaratu egiten du eta euskarazko hitz jatorra balitz bezala erabiltzen. Zuzen erabiltzen ditu ortografia eta puntuazio-markak, zenbaitetan hutsegiteren bat egin badezake ere. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Gaia bere mundu-ezagutzatik eta bere interesetik hurbilekoa denean ez du arazorik bere adierazpena egokitasunez egiteko. Nori zuzentzen zaion, zertarako, eta abar... kontuan izanik idatzizko testuak behar duen formaltasun-mailaz egingo ditu. Hala ere, zenbait idatzietan ereduen erreferentzia antzemango zaio, idatziak artifizial kutsua izango duelarik. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Diskurtsoaren egitura eta pasarteen antolaketa egokitu egiten zaizkie, gehienetan, testu-motari eta testu-erari. Ideia nagusiak eta azalekoak bereizten eta lotzen badaki eta gaiak eskatzen dituen xehetasunak ematen ere saiatzen da; horretarako, orokorrean, antolatzaile, kohesio-forma, eta abar egokiak erabiltzen ditu. Hala ere, zenbait testu-motetan, azalpenean kasu, nahasia izan daiteke diskurtsoaren haria; baina testua oztopo handirik gabe irakurri ahal izango da. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila honi dagozkion testuak idazteko ez du aparteko oztoporik izango. Hala ere, gaia oso ezaguna ez duenean era edo molde bereko egitura, esapide eta hitzak erabiltzera mugatuko da. Erdal kutsua ere har dezakete kasu hauetan eta idazlanak sinpleak eta pobre-itxura dutenak gerta daitezke. |
|
|
3. MAILARAKO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Kultura orokorraren mailan ahoz eginiko edozein euskal hizketa erraz ulertuko du. Gaiaren inguruko informazio orokorra eta xehea arazorik gabe jasoko ditu. Dena den, zenbaitetan arazoak izan ditzake hizkera kolokialean eginiko hizketaldiko ñabardurak jasotzeko eta eragozpenak gainditzeko errepikatzea eskatuko du. |
|
|
MINTZAMENA |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Alderdi morfosintaktikoari dagozkion formak eta egiturak ezagunak baditu ere, bere ahozko adierazpenean akats gutxi batzuk izan ditzake. Akats horiek guztiz koiunturalak izango dira bapatekotasunak eta jardunaren nondik norakoak sortutakoak, hain zuzen ere. Alderdi fonologikoari dagokionez euskal fonemen (fonemen ahoskera, hitz barneko aldaketak, hitz-kateak) erabilera zuzena egingo du; intonazioari dagokionean, aldiz, zenbait arazo izan ditzake, baina arazo horiek ez dute hizketaren ulergarritasuna eragotziko. Bestalde, lexikoaren ezagutza zabala izango du. Hala ere, xehetasunak eta ñabardurak ematerakoan hitz zehatza aurkitu ezean hainbat estrategiaz baliatuko da: berformulazioa, itzulingurua, etab. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Ahozko adierazpenean nori zuzentzen zaion, zertarako, gaiaren nolakoa,... kontuan izanik ez du eragozpenik izango errejistro-mota aukeratu eta erabiltzeko. Azalpen eta argudioetan batik bat eta gaia ez badu oso ezaguna, informazioa testu-mota horien egiturara eta zereginetara egokitzeko zailtasunak aurki ditzake. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Kultura orokorraren mailako elkarrizketak gidatzen eta jarraitzen dakiela frogatuko du: hasiera noiz eman, nola jarraitu, nola bukatu, gaiaz aldatzerakoan erantzuten, etab. Horretarako adierazpen bakoitzari dagokion esapide, antolatzaile, kohesio-forma, eta abarrez baliatuko da. Zerbait kontatu edo deskribatzerakoan, azaldu eta argudiatzerakoan diskurtsoa ondo antolatua eta josia izango da, bere jarduna koherentea izango delarik. Hala ere, izan ditzake zenbait zalantza eta izango du zenbaitetan atzera-, aurrera-pauso eta zuzenketak egin beharra, herri-hizkera erabiltzen duen solaskidearekin ari denean edo gaia ezezaguna edota espezializatua baldin bada, batez ere. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila honi dagozkion testuak (elkarrizketak, narrazioak, deskribapenak, azalpenak, argudioak,...) ahoz sortzeko gai izango da, baina testuaren luze-laburra beti ere egoerari, hartzaileari, gaiaren ezagutzari lotuko zaizkio. Alderdi morfosintaktikoaren ezagutza zabala eta lexiko aberatsa izango duenez, guztia erabiltzera arriskatuko da eta arriskatzeak berak zenbait akats egitera bultzatuko du. Ideia nagusiak eta baita zehaztasunak ere behin baino gehiagotan esango ditu, esandakoa bilduz eta beste era batean adieraziz eta aldi berean hurren esango duenarekin lotura eginez. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Elkarreraginezko kontestu ezagunetan (familiarteko, aisialdiko, lagunarteko... esparrutan) jarduna jarraia eta naturala izango du. Gai ezezagunen inguruan bere iritzia edota azalpena egin behar duenean, berriz, moteldu egingo da diskurtsoa ahalik eta egitura, forma, esapide edota adierazpiderik egokienaren bila, berau aurkitu arte. Geldiune hauek betelan hitzez estaltzeko gai izango da, aipatu geldiuneak ia nabarmenduko ez direlarik. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Badaki kultur orokorraren mailan sortzen diren testu-motak bereizten, baita hauek duten egitura ere. Testuari kohesioa eta koherentzia emango dioten adierazpide linguistiko-testualak ere bereizten ditu. Ideia garrantzitsuenak eta azalekoak arazorik gabe antzematen ditu eta testuinguruaz ere jabetzeko gai da. Dena den, testuaren egitura korapilotsuegia suertatzen zaionean behin baino gehiagotan irakurri behar izaten du eta zenbaitetan xehetasunen bat edo beste galtzen du. Bestalde, ñabardurei erreparatzeko testuinguruaz eta hainbat estrategiaz baliatuko bada ere, noiz edo noiz, gaiaren zailtasun-maila kontuan izanik, eragozpenak izan ditzake. |
|
|
IDAZMENA |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila honi dagozkion testuak idazterakoan ez du alderdi morfosintaktikoan aparteko arazorik izango, zenbaitetan adierazi beharrekoaren konplexutasunagatik edo, sintaxi arloko akatsen bat egiten badu ere. Dena den, ez du akats sistematikorik egingo. Lexiko aberatsa du erabiliko dituen sinonimo eta berformulazio eta abarretan ikusi ahal izango denez, eta ez du ortografia eta puntuazio-marken erabileran oztoporik. Gertatzen diren hutsegite bakan horiek gaiaren eta egoeraren berezitasunei zor zaie. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Gaia kultur orokorraren mailaren eremukoa izanik, bere mundu ezagutzatik eta interesetik urrunekoa bada, zenbaitetan arazoak izaten ditu adierazi nahi duena egokitasunez adierazteko: alferrikako informazioa emango du eta baita hitz desegokiak erabili ere, besteak beste, gaia guztiz menperatzen ez duelako. Bestelakoetan ez du aparteko arazorik izango kontestuari dagokion errejistro-mota aukeratzeko. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila honetan testuak (gutunak, gai baten inguruko azalpenak, argudioak, ipuinak...) idazterakoan hauen egitura eta pasarteen antolaketa egokitu egiten zaizkio testu-motari. Ideia garrantzitsuak, azalekoak eta xehetasunak ondo bereiziko ditu eta bata bestearenganako loturak ondo egingo ditu testu-mota, kontestua eta abar kontuan hartuz. Testua lehen irakurketan ulertzeko ez da inongo oztoporik izango. |
|
| Aurkibidea | Mailaren arabera bilatu | |
|
Maila honi dagozkion testuak idazteko gai izango da eta hauek osatzeko erabiliko dituen ideia, egitura edota lexikoaren zenbatekoak eta nolakoak hizkuntzaren ezagutza ona duela adieraziko dute. |
|