HABE Liburutegia
Zerbitzuak  

Hauek dira Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzurik nagusienak:

Mailegu arrunta
  • Zerbitzu hau baliatzeko Liburutegiko bazkide-txartela eduki behar da.

  • Zerbitzu honen bidez aldiko lau liburu (bideo, kasete...) eraman daitezke etxera hilabeterako. Epe hau beste hilabetez ere luza daiteke (behin bakarrik), baldin eta beste inork erreserbatu ez badu dokumentu hori. Epea luzatzeko eskaria, lehen epea amaitu baino lehenago egin behar da eta e-postaz (maileguak@habe.org) egitea da egokiena.

  • Ikasmaterialak mailegatu nahi direnean, hamar item eramaterik izango da, baina gehienez ere lau izenbururi loturikoak.

  • HABEren Gasteizko eta Bilboko egoitzetan jaso eta itzul daitezke mailegatutako dokumentuak. Baina, erne!, eskari guztiak Donostiako egoitzara zuzendu behar dira beti.

  • Aldizkariak, 1950. urte aurreko liburuak, liburu bitxiak edo erreferentziazkoak (hiztegiak, entziklopediak...) eta beste bakan batzuk ezingo dira maileguan eraman eta Liburutegiaren eremuan kontsulta ahal izango dira soilik.
Biblioteken arteko mailegua

  • Zerbitzu honen helburua bikoitza da: batetik, beste Liburutegietako dokumentuak gure Liburutegiko bezeroei eskaintzea; eta, bestetik, alderantziz, HABE Liburutegiko dokumentuak beste erakundeetako Liburutegien eskura jartzea.

  • Lehen kasuan, gure bezeroek HABE Liburutegian ez dagoen dokumenturen bat kontsultatu nahi badute, zuzenean Liburutegian eska diezagukete edo, helbide honetara idatzi maileguak@habe.org. Kasu honetan, HABE Liburutegiko eremuan bakarrik kontsultatu ahal izango dira dokumentuak (ezin izango dira, beraz, etxera eraman).

  • Bestalde, beste erakunde bateko Liburutegiak gure dokumenturen bat nahi badu, hona zuzendu behar du eskaria maileguak@habe.org. Mailegatzen diren dokumentuak ezin izango dira Liburutegi jasotzailearen eremutik atera. Lau astez eduki daitezke liburuak maileguan eta honako hau da ordainsaria: 6 mailegatutako liburu bakoitzeko.

  • Biblioteka batetik bestera bidaltzen diren liburuak posta zertifikatu bidez bidaliko dira beti.
Fotokopia-zerbitzua

  • Beste erakunde bateko Liburutegiren batetik eska daitezke artikuluen fotokopiak.
Hona ordainsariak:
1-10 fotokopia multzoa 4
Gainerantzeko fotokopia bakoitza 0.20
Informazio bibliografikoa

E-postaz, liburutegi@habe.org, faxez, posta arruntez eta (oso kontsulta zehatzak direnean soilik) telefonoz ere jaso eta erantzungo diegu bezeroek eginiko galdera eta kontsulta bibliografikoei.

Bisita gidatuak

Euskaltegi eta Unibertsitateko ikastaldeek bisita dezakete Liburutegia. Bisita gidatua izatekotan, eguna eta ordua eskatu behar dira aldez aurretik: liburutegi@habe.org