|
|
Hemen klikatuta aurkituko
dituzu, iazko azterketa idatziekin batera, aurtengo deialdiko
azterketa idatziak.
2005eko martxoaren 23ko EHAAn (
57
zk
. ) argitaratu da Kultura sailburuaren 2005eko martxoaren
10eko AGINDUA, HABEk eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen
dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dituena.
HABE BOGA gizarteratzeko
egiten ari den ahaleginari esker, gero eta erosoago da
edozeinentzat euskara ikasteko programa informatiko hori
erabiltzea. Ez bakarrik gero eta euskaltegi gehiagok
eskaintzen duelako euskara ikasteko aukera hori, baizik eta,
gero eta puntu gehiagotan aurki dezakegulako bertarako
sarbidea. Horien artean, ahalegin handia egin da euskaltegia
dagoen herri guztietan ikasleari BOGA erabiltzeko akzesoa
eskaintzen eta, HABE eta KZguneak-en lankidetzari esker, 90
udalerritako KZguneetan eskura izango da BOGA, erabili nahi
duten guztientzat. Edozein euskara ikaslek aukera izango du
KZguneetan BOGAren bidez ikasteko, baina, aurretik
euskaltegiren baten bidez lortu beharko du pasahitza, izan
ere, KZguneak sarbidea baino ez dio eskainiko. Giltza
euskaltegian lortu beharko du (BOGA eskaintzen duten
euskaltegien zerrenda).
Urte gutxitan internet
hizkuntzak ikasteko bitarteko garrantzitsu bihurtu da. Hori
horrela, gero eta gehiago dira hizkuntzak sarean ikasteko
baliabideak, baina beti ez da erraza bakoitzak behar duen webgune egokia aurkitzea. Esate baterako, edozein bilatzaile
erabiliz bilaketa egiten baduzu, berorren emaitza oso ugaria
izan daiteke, baina hortxe sortuko zaizu zalantza; denak
egokiak al dira? Banan-banan frogatu behar al ditut nahi
dudana aurkitu arte? Nola bereiztu kalitatezkoak eta zaborra?.
Horixe da Lingu@net
Europak zuregatik egiten duena.
Lingu@net-europak hizkuntzak
ikasi/irakasteko baliagarriak izan daitezkeen orriak
sailkatuta eskaintzen dizkizu, eta, horrela, bilaketaren
emaitza kalitatezko webgunez osaturikoa bermatzen. Bertan,
E.E.E.ko 17 hizkuntza ikasi/irakasteko baliabideak aurkituko
dituzu, eta, nabigazioa 6 hizkuntzatan egiteko aukera.
Oraindik ezin da euskaraz nabigatu, baina bai euskara
ikasi/irakasteko baliabideak topatu bertan, beste 17 hizkuntza
horiekin batera.
Artez Euskara Zerbitzuari esker, orain
helbide bakar batean euskarazko
hiztegi guztiak aurki ditzakezu.
|