DIRULAGUNTZA ESKAERA
 

 Ebazpena

Baldintzak
Euskaltegi publiko, euskaltegi pribatu edo euskararen autoikaskuntzarako zentro batean ikasi ondoren, HABEk eginiko mailen egiaztapenerako 2005eko deialdian maila bat gainditu izana, edo 2004 urteko bigarren deialdi itxian eta 2005eko lehenengo itxian EGA lortu izana.

Deialdia bera orri honetan ikusi ahal izango da, EHAAn argitaratzen denean (irailaren lehen egunetan).

Dirulaguntza Kopurua
2005eko deialdi honetarako 625.000 euro jarri ditu HABEk, eskatzaileen artean banatzeko.

Euskaltegiko ikasle bakoitzak, 2003-04 eta 2004-05 ikasturteetan matrikula gisa ordaindu duen kopurua eskura dezake, hasiera mailatik egiaztatu den maila bitartean 2 ikasturte onartzen badira.

Autoikaskuntza zentroetako ikasleen kasuan, 2002-03, 2003-04 eta 2004-05 ikasturteetan ordaindutakoa eskura dezake, hasiera mailatik egiaztatu den maila bitartean 3 ikasturte onartzen badira.

Eskaera egiteko epea eta prozedura
2005eko irailaren 7tik urriaren 7ra bitartean egin ahal izango dira eskaerak.

Data horietan, orri honetan bertan (www.habe.org) egongo da irekita eskaera egiteko prozedura.

Jakinarazpena
Eskari guztiak aztertu ondoren, ikasle bakoitzari dagokion dirulaguntza www.habe.org atarian eta HABEren egoitzetan argitara emango da.

   © HABE    Legezko oharra    Pribatutasuna