HABENET hasiera
  IKASLEAREN GUNEA HIZTEGIAK ARAU ETA AZALPENAK INFORMAZIOA 

   Ikaslearen gunea >> Informazioa


  • ERAKUSKETA ANTON D'ABBADIA HENDAIAKO GAZTELUAN
  • Abbadiagaztelua, euskaraz ikusgai!! hauxe da HABEk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Fondation de L'Academie des Sciences-ek elkarlanean eskaintzen diguten erakusketaren izena. Otsailaren 1ean ireki, eta maiatzaren 31a bitartean iraungo du. Erakusketa Hendaiako "le château d'Antoine d'Abbadie" paraje paregabean izango da;  hain zuzen ere, Anton d'Abbadia ren beraren bizilekuan.

  • 2001 HIZKUNTZEN URTE EUROPARRA
  • Hizkuntzak, edonorako giltza

    Ekimen honen bidez, Europako hizkuntzen aniztasuna azpimarratu nahi da eta hizkuntzen ikasketa bultzatu. Europako Batasuna eta Europako Kontseilua izan dira Hizkuntzen Urte Europarra antolatu dutenak. Hori dela eta, Hizkuntzen Urte Europarraren barruan hainbat ekintza antolatu dira, hirritarrei hizkuntzak ikasteari buruzko argibideak eskainiz.
    Urte Europarrak Europan mintzatzen diren hizkuntza guztiak hartzen ditu bere baitan. Hizkuntza bakoitza Europaren herentziaren eta etorkizunaren funtsezko zati bat da.

    wpe3.jpg (8907 bytes)


  • EUSKALTEGIAK IRRATI-JOLASEAN
  • PRENTSAUR-IRRATIA.JPG (131440 bytes) 2001 Hizkuntzen Urte Europarraren ildotik, HABEk eta Euskadi Irratiak antolatuta, euskaltegien arteko jolas-lehiaketa abian: Euskaraz gozatzea eta pertsonen arteko komunikazioa areagotzea du helburu
    Odile Kruzeta, Euskadi Irratiko zuzendaria, eta Jokin Azkue, HABEren zuzendari nagusia, lehiaketaren berri eman zuten prentsaurrekoan.
  • EGONALDIAK FAMILIA EUSKALDUNETAN
  • Azken urteotan bezala, aurten ere "Egonaldiak familia euskaldunetan"   plangintza martxan jarri dugu.  Ikasleentzako deialdia irekita egongo da maiatzaren 12a arte.

  • EZAGUTZEN AL DUZU HABE ALDIZKARI BERRITUA?
  • Apirileko alea atera berria da!

    GKEak ditu ardatz eta hizpide ale honek. Jorratzen ditu, halere, beste hainbat gai: Armanire erakusketa Bilbon, behi eroen gorabeherak, liburuaren eguna, besteak beste.

    Gogoratu maiatzeko aleak MAITASUNA izango duela gai nagusi, baita CD-a ere.

    Horretaz gain, eta 2001 Hizkuntzen Urte Europarraren baitan Helduen Astea ospatuko denez, aldizkariarekin batera IKASTUNITATE bat banatuko dugu.

    Eta, azkenik, zure maiteari opari bat egiteko modua eskainiko dizugu: BI POSTAL aurkituko dituzu maiatzeko alean txertatuta, euskaraz maite duzula esateko.

    Ez duzue aitzakiarik! Euskara ikasteko irakurgai eta entzungai ugari.

    Harpidetzak egiteko argitalpenak@habe.org helbidera jo dezakezu. Murgil zaitez bere uretan!.

  • SOLASKIDE BATEN BILA AL ZABILTZA?
  • Orain ez daukazu kalera atera beharrik solaskide bat aurkitzeko. Gure txatean Icochat.gif (161 bytes) sartzea nahikoa duzu. Bertan aurkituko duzu ariketa bat egiteko edo berriketarako laguna, esate baterako, ariketak egiteko lagun bila bazabiltza hauxe duzu ordutegia: 10:30-11:00; 14:30-15:00 eta 19:30-20:00. Irakasle bazara, sartu irakasle gelan eta lankideekin jardungo duzu.

  • 2001eko EGA DEIALDI ITXIA
  • 1. DEIALDIKO EGUTEGIA
    MATRIKULALDIA: Martxoaren 26tik apirilaren 6ra (biak barne)
    ATARIKO FROGA: Maiatzaren 19an
    AZTERKETA IDATZIA: Ekainaren 2an
    AHOZKO AZTERKETA: Ekainaren 29an eta 30ean
    2. DEIALDIKO EGUTEGIA
    MATRIKULALDIA: Uztailaren 2tik 13ra (biak barne)
    ATARIKO FROGA: Irailaren 22an
    AZTERKETA IDATZIA: Urriaren 6an
    AHOZKO AZTERKETA: Azaroaren 9an eta 10ean

  • BISITA GIDATUAK LIBURUTEGIAN
  • Euskaltegietako eta Unibertsitateko ikastaldeek aukera dute gure Liburutegia bisitatzeko, bertako lankide batek gidaturik. Bisitaldiak ordu bete inguru irauten du eta, bistan da, eguna eta ordua aldez aurretik eskatu behar dira liburutegi@habe.org

  • EUSKARA HOBETZEN-EN SAIO BERRIAK
  • Otsailaren 5etik aurrera Euskara Hobetzen irratsaioaren saio berriak eskainiko ditu Euskadi Irratiak HABErekin lankidetzan. Saioak 06:58an, 12:58an eta 18:58an entzun ahal izango dira.

  • EUSKALKITEGIA
  • Euskadi Irratiko "Goizean behin" saioaren barruan Euskalkitegia saio berritua eskainiko da otsailaren bostetik aurrera. Euskaldun baten hizkera nongoa asmatzean datza jolasa, eta jarraian hizkera horren gaineko ezaugarri nagusiak azpimarratuko dira, HABEren lankidetzari esker. Saioa 10:50ean izango da, gutxi gorabehera..

  • PRESTAKUNTZA-EKITALDIAK 2000-2001 IKASTURTEAN
  • Prestakuntza-ekitaldi akademikoen beharra eta helduen euskalduntze-alfabetatzean dituzten onarpen-maila aintzat hartuta, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) garatzeko eta hedatzeko bideak urratzeko asmoz, aurreko ikasturtean urratutako bideari jarraituz, irakasleen prestakuntzarako egitasmo berri bat prestatu du HABEk 2000-2001 ikasturterako.

  • BARNE-IKASTAROAK URTE OSOAN
  • Urtean zehar Barnetegiren bat egin nahi baduzu, hementxe aurkituko duzu bi barnetegi iraunkorren berri. Bata Gipuzkoako bihotzean, Lazkaon; MAIZPIDE barnetegia eta bestea, Bizkaian; Bilbotik 30kmtara. Amorebieta-Etxanon: ZORNOTZAko barnetegia.