Azken
urteotan, sarritan entzun behar izaten ditugu "hau eta gero"
modukoak. Zer esan honi buruz?
Bada,
inolaz ere ez direla onargarri, ez esaera hori, eta ez egitura bereko
gainerakoak. Arrazoia garbi dago: "eta gero" aditzaren ondoren
bakarrik jar daiteke: "hau
egin eta gero"; inoiz ez "hau
eta gero".
Eta,
jakina, gauza bera esan behar txartzat eman ditugun horien ordain zuzena
diren norbaiten edo zerbaiten "ondoren" edo "ostean".
Baina, ikus dezagun adibide zehatzetan.
"Zinea
eta gero", adibidez.
Bada,
ez!: "zinera
joan eta gero" edo "zinea
ikusi eta gero" esan beharko dugu.
"Bazkaria
eta gero"...
Bada,
hori ere ez da zuzena. "Bazkaldu
eta gero" esan beharko dugu, edo,
nahiago bada, "bazkariaren
ondoren", edo "bazkalondoan",
edo "bazkaldu ondoren".
Beraz,
azken adibidea, "klaseak
eta gero" esan ordez...
"Klaseak
bukatu eta gero", edo, nahiago
bada, "klaseen ondoren",
edo "klaseak bukatu
ondoren".