Aurreko
saioaren jarraipen duzue honako hau. Gogoan izango duzuenez, multzoa
adierazteko genituen hiru aukeretatik —hau da, "biztanlegoa",
"biztanleria" eta "biztanleak" hitzen artetik— hirugarren
hau hobetsi genuen: "biztanleak".
Izan
ere, normalena horixe da euskaraz, pluralak erabiltzea, eta ez "-go"
edota honen ordezko "-eria" atzizkiak. Horrelaxe esan genuen
aurreko saioan.
Beraz,
ariketa honen bidez osatzen dugu gai honi buruz aipatutakoa. Ez esan
"irakaslegoak
ez daki zer egin", baizik eta...
"Irakasleek
ez dakite zer egin".
Ez
esan "ikusleria
zabala du ETBk", edo "irratiko
entzulegoak halaxe nahi du", baizik
eta...
"Ikusle
ugari ditu ETBk" eta "irratiko
entzuleek halaxe nahi dute".
Amaitzeko,
ez esan "gehiengoa
kontra dago", baizik eta...
"Gehienak
kontra daude".