"Haizea dabil"
 

 

 Jakin badakigu mugitzen den airea dela haizea, nahiz eta zenbaitetan gaztelaniazko "aire" ere baden. Adibidez, "gurpilak haizatu egiten dira".

Baina, haizea aipatuz, bitxikeria bat hasteko: zenbat haize-mota aipatuko zenuke entzule horrek?

 Aipatzen hasita, haize-mota ugari: hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia, ipar-haizea, hego-haizea, etab.

 Haize-mota ugari, beraz; baina gure gaurko oharra beste bat da: haizea beti "ibili" egiten dela, eta ez "egon".

 Halaxe da. Inoiz "kriston haizea dago" entzungo dugu, gaztelaniazko "hace un viento!" horren eraginez…

Baina, esan bezala, haizea ez da sekula ere egonean egongo, eta, ondorioz, erabat baztertzekoa da "haizea dago" esapidea. Haizea beti ibili dabil!

Hortaz, ez esan "haizea dago", baizik eta "haizea dabil".

 

 

"Haizea dabil"

 

"Haizea dago"