Egiaz
eta ez txantxetan gabiltzala esateko, "benetan", "zinetan"
edo "egiazki" gabiltzala esaten dugu. Baina, azken urteotan,
beste aldaera bat hasi da agertzen: "benetazko" hitza.
Seguraski,
"egiazko" esapidearen kutsutik-edo sortuko zen "benetazko"
forma hori. Dena dela, inongo alde onik ez duela esan behar euskara
baturako, Euskaltzaindiaren erabakiz, "benetako"
idatzi behar baita, eta ez "benetazko".
Beraz,
idazterakoan, "benetazko
izena" edo "benetazko
lagunak" esan beharrean…
"Haren
benetako izena" eta "haren
benetako lagunak" esan beharko
dugu.