"Bizikletan" edo "bizikletaz"?
 

 

 Erdarakada bat dakarkizuegu gaur. Badakizue egoera batzuetan "zerekin" eta "zertaz" erabil daitezkeela, inolako arazorik gabe.

 Halaxe da: "lumaz idatzi dut eskutitza" edo "lumarekin idatzi dut". Bietara esan daiteke.

 Baina, kasu hemen!: "txirringarekin joango gara".

 Bada, sarritan entzuten den erdarakada dugu hori, "vamos a ir con la bicicleta"-ren ordaina.

 Egin dezagun, beraz, oker-zuzenketa bat: "motoarekin itzuliko gara".

 Ez, bada!: "motoz edo motoan itzuliko gara".

 "Txirringarekin joan ginen" esan ordez…

 "Txirringaz edo txirringan joan ginen".

 Eta azkenekoa: "autobusarekin etorriko da"...

 Bada, gaizki esana: "autobusean edo autobusez etorriko da".

 

 

"Motoz edo motoan joan ginen"

 

"Motoarekin joan ginen"