"Hau
guztia" ala "guzti hau"? Horra hor gakoa!
Gakoa,
gakoa… horrenbestekoa ere ez! Euskal tradizioan "hau guztia"
da nagusi den forma, nahiz eta Hegoaldean "guzti hau", "guzti haietan"
etab. erabat errotuak dauden.
Baina, azpimarratu beharrekoa da Hegoaldean
soilik gertatu dela aldaketa hori, eta, ondorioz, puntu honetan tradizio
zaharrean zegoen batasuna hautsi egin dela.
Hortaz,
"hau guztia" eta "guzti hau" esapideen artean, lehena hobesten du Euskaltzaindiak.
Horixe,
"hau guztia"
erabili behar da, eta ez "guzti
hau". Eta, jakina, horren ondorioz:
"etxe horietan guztietan
ikusi dut" erabili beharko da, eta ez
"etxe guzti horietan".
Eta
berdin: "lankide guzti
horiekin egin dugu bilera" erabili ordez...
"Lankide
horiekin guztiekin egin dugu bilera"
erabili beharko da. Edo "bide
guzti hartan bildu zituzten botilak"
erabili beharrean, "bide
hartan guztian bildu zituzten botilak"
erabiliko dugu.