"Bost" eta "bortz"

 

 Ñabardura asko dituzte zenbakiek, eta gaur horietako bat aukeratuko dugu.

 Bada, zeuk aipatu duzun horixe bera: "bost". Bost zenbakia bitxia dela esan behar, eta bitxia, hain zuzen ere, aldaera bat agertzen duelako: "bortz" aldaera, Iparraldeko zenbait hizkeratan halaxe erabiltzen baita. Dena dela Nafarroa beherean eta baita Zuberoan ere bost esaten dute.

 Beraz, adibide batzuetan ikusteko: "bost" esatea bezain zilegi...

 "Bortz".

 "Hogeita hamabost" bezalaxe esan daiteke...

 "Hogeita hamabortz".

 Gauza bera "berrogeita bost" esateko.

 Bai, "berrogeita bortz".

 Horratx, zenbaki honen kuriositatea: "bost" eta "bortz".

 

 

"Bost" = "bortz"